El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Entziklopedia tematikoa
  6.  
  7. Aurkibidea

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Thomas Mann (1875-1955) Hermann Hesse (1877-1962)

Thomas Mann

 

Thomas Mann

Bere garaiko lekuko argia izan zen Thomas Mann, Alemaniako eleberrigile moderno handiena kritikari askoren ustez. Estilo patxadatsu eta aldi berean ironiko batez azaldu zuen Europako kultura tradizioaren gainbehera, tradizio horren funtsezko balioak ukatu ez bazituen ere.

Thomas Mann 1875eko ekainaren 6an jaio zen, Liibecken, Alemanian. Merkataritza aristokraziako familia bikainenetako batean hazi zen eta bere anaia nagusi Heinrichek bezala literatur zaletasun handia erakutsi zuen gazte-gaztetandik. Jaioterrian bertan egin zituen oinarrizko eta lehen mailako ikasketak, baina aita hil zenean (1891), eta bere senipartea hartuta, Munichera joan zen bere ikasketak osatzera eta sakontzera. Munichen, Mann gaztea artisten arteko giroan murgildu zen eta anaia zaharraren urratsei jarraituz buru-belarri sartu zen literatur munduan, eta zenbait aldizkaritan parte hartzen hasi, Simplicissimus-en, hesteak beste. 1905ean Katia Pringsheim-ekin ezkondu zen ; ezkonbizitza zoriontsua izan zuen eta sei seme-alaba izan zituzten. Lehen Mundu Gerran nazionalismoaren alde egin zuen sutsuki, autoritarismoaren alde, haina gerra bukatu orduko jarreraz aldatzen hasi zen eta demokraziaren balioak onartu zituen azkenean. Betrachtungen eines Unpolitischen (1918, Apolitiko baten aburuak) liburuan erakutsi zuen bere hasierako jarrera hura, anaia Heinrich progresista eta demokratikoarenari guztiz kontrajarria : liburuan Mannek aurrez aurre jarri zituen Alemaniaren Kultur-a (zibilizazioespirituala) eta "sartaldeko" herrien Zii ilisation a (zibilizazio materiala). Bigarren Mundu Gerra aurreko urteetan nazismoaren aurkako jarrera garbia izan zuen. 1929an haren idazle ospea are gehiago zabaldu zen Literaturako Nobel saria eman ziotenean.

1933an, Hitlerrek aginpidea eskuratu orduko, hitzaldiak egiten atzerrian zegoela aprobetxatuz, bere herrialdera ez itzultzea erabaki zuen. 1933 eta 1938 bitarteko urteetan Suitzan bizi izan zen denbora gehiena, 1938an Estatu Batuetara joan zen, Princetonera, han unibertsitatean irakasle lanpostua lortu baitzuen, eta 1940an Kaliforniara . Gerra bitartean Hitlerren aurkako propaganda egin zuen mezuak idatziz eta irrati bidez lau haizetara zabalduz. 1944an Estatu Batuetako herritartasuna hartzea erabaki zuen. 1952an Suitzara itzuli zen eta handik hiru urtera hil zen, Kilchberg-en.

 

Idatziak

Nahiz eta kontakizun molde klasikoei leial egon zen beti, Manuek konplexutasun berezi batez hornitu zituen beti moldeok.

Umorea eta ironia erabiliz ñabartu zuen bere idazkera aberatsa, eta kontatzen zituen historia sotilek sinbolismoz betetako edukia ikusten uzten zuten errealismo handiko itxuraren azpian. Analisia, zehaztasuna eta ironia izan ziren haren estiloaren ezaugarri nagusiak, eta artearen eta heriotzaren arteko harremana, eta eritasunarenaren eta osasunarenaren artekoa, gehien landu zituen gaiak.

Dei- lelei ne Herr Friedemann (1898, Friedemann jaun txikia) kontakizun bildumaren ondoren, Thomas Manuek publikoareneta kritikaren arreta bereganatu zuen Buddenbrooks eleberriarekin (1901, Buddenbrooktarrak) . Liburu horretan (bere bizitzan oinarritua neurri handi batean), familia burges baten gainbeheraren kontakizuna egin zuen familiako lau belaunalditan zehar.

Mannek, bere literatura ibilbidearen hasierako urrats haietan, arteari eta sortzailearen eta honen langaia den bizitzaren arteko harremanari buruzko gogoetak egin zituen bere liburuetan, aipatu den horretan, eta baita bere hurrengoetan ere : Tonio Kroger (1903) eta Tristan (1903) ipuinetan, adibidez . Ezkondu eta urte batzuetara sortu zuen bere lanik hoberenetako bat : Der Tod in Venedig (1912, Heriotza Venezian, Xabier Mendigurenek euskaratua). Eleberri labur horretan -idazle aleman baten bizitzaren azkeneko egunak Venezian, hiria kolera izurriteak jota dagoen garai batean- Mannek oso modu trajikoan, dekadentismoz asetako hondamen giro batean, erabili zuen bere literaturagintzako gai nagusia : artearen eta bizitzaren arteko gatazka, duintasun burgesaren eta senen askapenaren artekoa.

Lehen Mundu gerrak eragin handia izan zuen Mannen politika eta kultur pentsamoldean, eta arestian esan bezala, pixkana-pixkana jarreraz aldatu zuen. Buruan zerabiltzan ideia berriak beste maisulan batean azaldu zituen : DerZauberberg ( 1924, Mendi magikoa). Eleberria Suitzako tuberkulosi gaixoentzako erietxe batean girotuta dago eta Hans Castorp gaztearen zalantzak azaltzen ditu : edo erietxean gelditu, bere baitan bilduta, eritasunaren eta heriotzaren liluraren mende, edo izatearen errealitateak onartu. Azken erabakia, munduari aurre egitekoa, idazlearen jarrera espirituaren sinbolotzat har daiteke. Obra horretan, bestalde, Thomas Mannek Europan berpizten ari zen militarismoaren arriskuez ohartarazi zuen, eta elkarrekin kontraesanean dauden bi modutara agertu zuen eritasuna : balio espiritualen sortzaile gisa, batetik, eta anarkia eta degenerazio gisa, bestetik. Eleberrian aurrez aurre jarri zituen progresismo burgesa, batetik, eta in -azionalisrno neoerromantikoa (nazismoaren aitzinekoa), hestetik, eta herak aurrenekoaren alde egin zuen argi eta garbi.

Nazismoa zabaltzen hasi zenean aurre egin zion gogor, eta Hitlerrek aginpidea eskuratu zuelako Suitzara erbesteratu behar izan zuenez geroztik (1933), Thomas Mannek filosofia sustrai sakoneko alegoriak moldatu zituen gizarte modernoari buruz.

Germaniar kulturaren suspertzaileen eredua aldarrikatuz eta aldi berean arrazoiaren aldeko deia eginez, Freud (1929), Goethe (1932) eta Wagner (1933) saiakerak idatzi ondoren, bere eleberri nagusietako hi idatzi zituen : batetik, joseph und sein Brude r (1933-1943,jose eta hereanaiak) zikloa (lau liburu), sartaldeko zibilizazioaren sustraiak arakatuz eta Bibliako historia beste era batera azalduz, eta bestetik, Doktor Faustus (1947, Fausto doktorea), nazismoa gerta zedin lagundu zuten gorabeheren azterketa psikologiko eta moral sakona, bere arima deabruari saltzen dion musikari bati buruzko kontakizunaren bidez egina. Azkeneko lanetan bere betiko ironiaz eta umoreaz azaldu zituen gauzak berriro : Der Erwkhlte (1951, Aukeratua) eta Die Bekenntnisse des Hochstaple rs Felix Krull (1954, Felix Krttll iruzurgilearen aitorpenak) . Thomas Mann Zurichen hil zen, 1955eko abuztuaren 12an.

 

Hermann Hesse

Herman Hesse joera mistiko sakoneko idazlea izan zen, eta bizi zela oso idazle ospetsua izan bazen ere, hil ondoren are arrakasta handiagoa izan zuen, sartaldeko gizarte materialista onartzen ez zuten gazteen artean batez ere.

Hesse Calw herrian jaio zen (Baden- Wurttemherg, Alemania) 1877ko uztailaren 2an. Aitak hala eskatuta, sortaldean misiolari ibilitakoa baitzen, apaizgaitegi batean egin zituen ikasketak. Oso ikasle ona izan zen baina elizako diziplina ez zuen gustuko izan. Bere buruarekin ados bizi izan nahiaren eta munduak ezarritako betebeharrak bete nahiaren arteko borroka horixe izan zuen bere pentsamendu osoaren aztergai eta idazgai nagusia, bere lehen eleberrian bertan azaltzen den bezala : Peter Camertzind(1904).

Apaizgaitegia utzi zuenean, zenbait lanbide diferentetan aritu zen (mekanikari, liburu saltzaile), eta kazetari gisa hasi zen azkenean. Garai hartan bere bigarren eleberriaGurpilaren azpian) : gizarte arauei aurreegin behar dion idazle baten patuari buruzkoa. Gero, Gertrnd (1910) eta Rosshalde (1914) azaldu ziren.

Gero bidaia bat egin zuen Indiara eta horrek izugarrizko eragina izan zuen bere pentsamenduan. Budismoaren jarraitzaile izan zen harrezkero. Lehen Mundu gerran Suitzara joan zen, eta militarismoaren aurka, nazionalismoaren aurka eta gerraren aurka egin zuen, eta egunkari bat argitaratu zuen Alemaniako gerra presoentzat.

1923an Suitzako herritartasuna hartu zuen eta behin betiko aldendu zen Alemaniatik.

Dendan (1919) eleberriak mundu osora zabaldu zuen haren idazle ospea. Eleberrian nabarmena da Hesseren identifikazioa bere lagun Carl Jungen psikoanalisi aldaera berriarekin. Demian-ekin bezala izugarrizko arrakasta izan zuen bere hurrengo bi eleberriekin : Siddhartha ( 1922), Budaren lehen urteei buruzko parabola bat, eta DerSteppenwolf ( 1927, Estepako otsoa), bere kontraesanek erotzeraino daramaten artista bati buruzko lekukotasun urragarria.Azkeneko eleberria, Das Glasperlertspiel (1943), idatzi zuen zailena eta luzeena da, bizitza kontenplatiboaren eta egunerokotasunaren arteko gatazken beste azterketa bat. 1946an Literaturako Nobel saria irabazi zuen. Montagnolan hil zen (Suitza), 1962ko abuztuaren 9an.

Hertuan Hesseren obra bere garaikide Thomas Mannenaren osagarria da neurri batean. Prosa landu batean eta lirika suhar eta aberats batez, Hessek sentsualitatearen eta espiritualitatearen, arrazoiaren eta sentimenduen arteko dialektika zabala azalduzuen. Pentsamenduaren osagai irrazionalengana eta sortaldeko mistizismoaren forma batzuengana izan zuen jakin-minak aurrea hartu zion Europako abangoardiazko jarrerei berei ere, eta horregatik izan du beharbada horrenbesteko arrakasta belaunaldi gazteen artean.

 

Estepako otsoa

Harry, berrogeita hamar bat urteko idazlea, bizimodu garratza eramandakoa, bakardade larrian bizi da, bere buruaz beste egiteko pentsamenduetan murgilduta. Errentan hartutako etxe batetik bestera noragabe dabil Kontzientzia moralaren eta bere sen biologikoaren artean erdibituta, Harryk bakardadetik eta automarjinaziotik irtetea lortu du azkenik, emakume gazte baten laguntzari esker. Emakume horrek, Herminek, beste neska gazte polit bat aurkeztu dio, Maria, amodio kontuetan aditua, eta gizon bat, Pablo, saxofoijolea. Hala, espirituaren goren gailurra lortzearren bertan behera utzita zituen — azaleko" plazerrak berreskuratu ditu, pixkana-pixkana.

 

Euskadi, auzolana