El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Entziklopedia tematikoa
  6.  
  7. Aurkibidea

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Kultura

Mexikoko indigena talde bat oroitzapen ekitaldi batean.<br><br>

 

Kultura definitzen

Gizarte bateko pertsonei normala iruditzen zaiena litekeena da gauza bitxia izatea beste gizarte batekoentzat. Egintza berak esanahi ezberdinak eduki ditzake gizarte batean ala bestean. Gizarte bateko kideak normalean ez dira jabetzen sinesteak eta ohiturak dituztela beren portaeran. Bizitzako esperientzien ondorioz, arau eta erabide multzo bat antolatzen dute pertsonek beren premiei aurre egiteko. Arau eta erabide multzo honi, eta arau eta erabide horiek arrazoizkotzen dituzten ideia eta balio sailari deitzen zaio kultura. Kontzeptu soziologiko gehienek bezala, kultura berbak ere esanahi bat baino gehiago du: hizketa arruntekoa eta soziologikoa, batez ere.

E.Tylor-ek (1871) kulturaz eman zuen definizio klasikoak honela dio: «Kultura.... izakiak gizarteko kide gisa bereganatzen dituen ezagutzak, sinesteak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste hainbat gaitasun biltzen dituen konplexu bat da». Argiago esanda, kultura gizarte bateko kideek sozialki ikasi eta berdin duten guztia da».

Gizabanakoak gizarteko oinordekotzaren atal gisa hartzen du kultura, baina aldi berean, sar ditzake kulturan hurrengo belaunaldien oinordekotzaren atala osatuko duten aldaketa eta berrikuntzak ere.

Kultura kontzeptuaren baitan bereiz daitezke kultura materiala, alde batetik, eta kultura ez materiala, bestetik. Kultura ez materiala jendeak erabiltzen dituen hitzek, ideiek, usadioek eta sinesteek, eta jarraitzen dituen ohiturek osatzen dute. Kultura materiala gizakiek egindako objektuek osatzen dute, tresnek, altzariek, automobilek, eraikuntzek, ubideek, bordek, errepideek, zubiek, jendeak eraldatu eta erabili duen edozein gai fisikok, alegia.

Kultura eta gizarte hitzak nahasian erabiltzen dira sarri, baina ez dute esanahi bera.

Kultura, hain zuzen, arau eta balio sistema bat da; gizartetzat, berriz, giza talde gutxi asko independente, iraunkor, toki batean kokatua, kultura bera duena eta bere elkargorik gehienak talde horren barruan dauzkana hartzen da. Gizartea pertsonez osatutako instituzio bat da, bere harreman egiturarekin. Kultura, pertsonek duten arau eta balio sistema antolatu bat da. Bi kontzeptu hauen arteko mugak ez dira, beraz, zehatz-zehatzak.

 

Kultura arau sistema gisa

Kulturak bere baitan gauzak egiteko erak hartzen dituen aldetik, kultura normatiboa dela esaten da, portaera arauak ezartzen dituela, alegia, beste era batera esanda.

Pertsona bat agurtzeko, eskua luzatzen diogu; keinu horrek, ordea, gure kulturan du zentzu hori.

«Arau» edo norma hitzak bi esanahi izan ditzake. Arau estatistikoa lehenengoa, errealitatean existitzen denaren neurri den zentzuan; arau kulturala bestea, hala izango dela espero denaren kontzeptu bat da. Batzuetan arau estatistiko horri kultura «erreal» deitzen zaio, eta kultura araua, berriz kultura «ideal» gisa hartzen da. Jende askok ez ditu bereizten arauaren bi zentzuok. Arau estatistikoa portaera errealaren neurria da, onesten ala gaitzesten den adierazi gabe. Kultura araua, berriz, espektatiba multzo bat da portaeraren gainean, kultura irudi bat, alegia, jendeak nola jokatzen duen suposatzen duena.

Arau horien sistema landua da kultura normalean uste eta espero diren sentitzeko eta jokatzeko erak, beraz, gizarte bateko kideek oro har ezagutzen eta normalean betetzen dituztenak. Arau horiek era askotakoak izan daitezke eta neurri askotan bete ere, bete daitezke, ondoko sailkapenean ikusten den bezala. Kontzeptu hauetako gehienak 1906an argitaratutako Folkways liburuan biribildu zituen William Graham Sumner soziologoak.

Sinboloa beste zerbaiten ordezko gisa balio duen edozer gauza da. Hitz eta zenbaki guztiak sinboloak dira, baina sinboloak dira, orobat, ukabila tinko jasota, mailu eta igitaia, edo gurutzea. Sinboloak oso garrantzitsuak dira «Jaungoikoa», «Justizia», «Abertzaletasuna» eta horien gisako kontzeptu abstraktuak uler ditzagun. Kontzeptu hauek zailak direnez ulertzeko, ulergarria den beste zerbaitekin konparatzen ditugu. Horrela, ekialdeko erlijioetan, «hirugarren begia» gogo edo buru irekitasunaren sinboloa da. «Emakume batek eusten duen justiziaren balantzak» mendebaldeko legeen sistemaren oinarrian dauden ideia eta sentimenduak adierazten ditu. Sinboloek adierazten dituzten ideien nolabaiteko antza izaten dute. Txoriak edo usoak, adibidez, askatasunaren adierazgarri dira, edonora joan daitezkeelako. Sinboloek beren adieraziarekiko nolabaiteko antza izan behar duten arren, ezin daitezke adierazia bera izan. Ondorioz, sinboloen erabilerak berak baldintzatzen ditu sinbolizatzen diren gauzak ikusteko izan dezakegun modua.Mexikoko indigena talde bat oroitzapen ekitaldi batean.<br><br>HizkuntzaHizkuntza du gizonak bere sinbolo multzo garrantzizkoena. Hizkuntza ikastea gizakiak berez duen gaitasuntzat hartzen da (N. Chomsky, 1965). Hizkuntzari esker iristen dute gure kulturako ideiek, balioek eta arauek beren adierazpen osoa. Kultura adierazteko beste modu asko ere badiren arren, margotzea, musika, eskultura eta dantza, adibidez, hizkuntza da adierazpen hori gauzatzeko behar den malgutasun eta zehaztasuna duen modu bakarra, gizakiek uler ditzaketen gauzarik konplexuenak ulerrarazteko balio dezakeen modu bakarra. Izan ere, hizkuntzarik gabe, giza pentsamendu gehiena ez litzateke posible izango. Hizkuntzari esker ikasten dute haurrek beren gizarteak nola ulertzen duen mundua, iragana eta etorkizuna. Guraso, irakasle eta lagunengandik entzundakoaren arabera dakite zer espero den haiengandik. Beraz, hizkuntza funtsezkoa da gizarte antolaketarako.

Hizkuntza da beste edozein sinbolo sistemaz gainetik, kultura sortu eta zabaltzeko bide ematen digun baliabidea.Hizkuntzaren jatorria Hizkuntza gure bizitzaren parte handi bat delarik ere, inork ez daki nola sortu zen.

Teoria asko daude horren inguruan. Batzuen iritzian, izadiko soinuen imitaziozko onomatopeiak, edota minak edo grinak eragindako hotsak izan zitezkeen hizkuntzaren hasikinak. Teoriarik sinesgarrienaren arabera, lehenengo gizakiek keinu sistemak zituzten gauzak izendatzeko, eta haiez hasi ziren baliatzen esangura berriak adierazteko.

Keinuek hasieran esangura finkoa izango zuten; sistema horiek hizkuntza bilaka zitezen gizakien arteko eraginak berak eragingo zuen, ehizak eta elkarrekin egiten ziren bestelako jarduerak, adibidez. Hizkuntza ‘baliabide’ aurreratuagoak zituzten taldeek aukera gehiago zuten bizirik irauteko hizkuntza baliabide gutxiago zutenek baino.Hizkuntzaren eta kulturaren arteko erlazioa Hizkuntza bateko hiztegiak, hizkuntza hori darabilten hiztunen ingurugiroa eta kultura ere islatzen ditu. Eskimalek, adibidez, 20 hitz baino gehiago dituzte elurrari dagozkionak adierazteko. Hizkuntzalari eta giza zientzialari batzuek argudiatu izan dute, hizkuntzen arteko ezberdintasunek hiztunen premia eta ingurugiroa islatu ez ezik, haien mundu ikuskera eratu egiten dutela. Edward Sapir-ek eta Benjamin Lee Whorf-ek (1941) garatu zuten hipotesi hau, eta haien izenez «Sapir-Whorf hipotesia» deitu ohi da. Sapir eta Whorf-ek esaten zutenez, pentsamenduak eta hizkuntzak lotura estua dute; eta horrenbestez hizkuntza bateko hiztunen mundu ikuskera hizkuntza batekoek dutenaren desberdina izango da. Whorf-ek, denboraren adierazpena dela-eta, ingelesen eta hopi indiarren arteko ezberdintasunak ekartzen ditu adibide gisa: Ingalatarrakoek iragana, oraina eta etorkizuna, neurketa objektiboak erabiltzen dituzte denbora neurtzeko. Hopi indiarrek, berriz, beste bide batzuk dituzte gertakizunek denboran zehar dituzten erlazioak azaltzeko. Baina ez dute denbora neurtzen.

Whorf-en ustez, horrela uler daiteke gure artean idazkiak, egutegiak eta historia bere gordetzeko dugun joera. Sapir-Whorf hipotesiaren esanahia, beraz, hau da, zentzurik estuenean: «Mundu erreala, talde baten hizkuntz ohituren gainean eraikitako errealitate zabala da»... gure gizartearen hizkuntz ohiturek interpretazio aukera jakin batzuk eskaintzen dizkigutelako ikusten eta entzuten ditugu gauzak ikusten eta entzuten ditugun bezala. Hau da, errealitateaz gogoeta egiteko modu jakin batzuk inposatzen dizkigu hizkuntzak, ezin baitira bestegogoeta modu batzuk hizkuntza horretan adierazi. Eskimalen elurra deskribatzeko duten hiztegi aberatsa da adibide bikaina, elurraren ezaugarri bakoitza adierazteko hitz bana baitute. Hitz generikoak edo abstraktuak ez erabiltzea litzateke hori, ordea; gosaria esan ordez, hura osatzen duten gai guztiak aipatzea: kafesnea, ogi errea, gailetak eta abar… Hipotesi hori muturreraino eramanda, gehiegizko garrantzia ematen zaio hizkuntzari giza pentsamenduaren eratzaile gisa. Baliteke beste hizkuntza batek ez izatea eskimalek igluak egiteko elurra adierazteko erabiltzen dituzten hitzik, baina nahiko malgua izango da ideia hori berori beste era batera adierazteko.

Hipotesi hori malguago har daiteke, hala ere: hizkuntzak aldez aurretiko modu batzuk ematen dizkigu errealitatea interpretatzeko, baina ez du horren eragin erabakigarria.

Jendeak hizkuntza erabiltzen duenean, hizkuntza hori aldatu eta beste modu berri batzuk erabil ditzake nahi besteko esperientziak eta gogoetak adierazteko.

Hizkuntza kulturatik kulturara ez ezik, gizarte beraren barruan taldetik taldera ere aldatzen da. Jendearen hizkera klase sozioekonomikoaren arabera eta baita generoaren arabera ere desberdina izaten da (Bernstein, 1959).BalioakBalioak gizarte jakin batean ongiari ala gazkiari buruz, nahi izatekoa denari ala arbuiagarri denari buruz jendeak berdin dituen ideiak dira. Balioak gizarte baten helburueta idealei buruzko ideia abstraktuak dira. Balioek karga afektibo bat izaten dute eta giza portaeren justifikazio oinarriak dira.

Kultura baten funtsezko balioak, sinbolo sistemen bitartez, helduengandik umeengana, eta helduengandik helduengana hedatzen dira. Hau da, folklore, mitologia, arte edo ikuskizunen bitartez jasotzen ditugu kulturaren balioak. Sinboloak bezala, balioak ez dira existitzen berez eta zein bere aldetik. Elkarrekin loturik agertzen dira, arau batu bat osatuz: aitatasuna, ausardia, indar fisikoa, babes emailea lotzen dituen multzoa, adibidez. Kultura baten balioak binaka agertzen dira, hau da, positiboaren ondoan negatiboa (ausardia/koldartasuna). Baina, nola daude erlazionaturik balioak izatez den portaerakin? Bi ikuspegi daude honi buruz, eta ez datoz bat:• Batzuen iritzian, balioek portaera moldatzen dute. Teoria honen arabera, oinarrizko balioak oso goiz barneratzen ditu gizakiak. Beraz, balioak finkoak dira, portaera aukeratzeko eta jarrerak eratzeko gidoi batek bezala funtzionatzen dute.• Beste teoriak balio sorkuntzari ematen dio garrantzia. Teoria honen arabera, ohitura sozialak berez eratzen dira aldi jakinetan gizarteen baitan. Ohitura horien iraupena ulertzeko, eta agian berez arrazionalak ez direlako susmoa ezkutatzeko, azalpen abstraktuak asmatzen ditu jendeak.

Bestela esanda, burutapen soilak dira balioak; eta haiez ematen diren azalpenek beharrezkotzat eta komenigarritzat pintatzen dituzte ohiturak.Ikuspegi biek dute beren egia partea: ezagutzen diren gizarte guztiek dituzte oinarrizko balio batzuk, baina, beste alde batetik, balioak ez dira garatzen egun batetik bestera. Eguneroko portaeraren bitartez eratzen, indartzen eta aldatzen dira.

Zentzu honetan, esan daiteke balioen aurretik dela portaera, eta aldi berean portaerak balioak estaltzen dituela eta alderantziz, balioek portaera estaltzen dutela. Beste era batera esanda, balioek badute eragina portaeran eta baita alderantziz ere.

Gizakiak egoera jakin batean izango duen portaera, pentsakera edo sentierari buruzko espektatiba multzo bat da araua.

Era eta maila askotako arauak bereiz daitezke: • Folkways, ohiturak edo herri usantzak: badira arau batzuk, hautsi arren ondorio larririk ez dakartenak. Gizarte ohiturak edo folkways-ak dira, gizartean onartuta dauden portaerak. Agurtzeko moduak, adibidez.

• Tradizioak edo moreak: beste arau batzuk sakratutzat hartzen dira, taldearen ongizaterako nahitaez jarraitu beharrekotzat.

Ongiaren eta gaizkiaren ideia hauek moreak deitu ohi dira; onari eta txarrari dagokienez, gauza batzuk agintzen eta beste batzuk debekatzen dizkiguten ideia indartsuak dira. Arau hauek apurtzeak ondorio larriak ekartzen ditu. Adibideak: hiltzea, intzestua, kanibalismoa. Moreak asimilatu egin behar dira. Oso-osorik barneratu direnean, portaera kontrolatzen dute eta psikologikoki oso zaila bihurtzen dute debekatutako ekintzarik burutzea, hau da, emozionalki funtzionatzen dute, eta ezinezko bihurtzen dute arau horiek haustea.

– More eta folkwaysen arteko desberdintasuna: folkways-ak, portaeraren arautzat hartu ordez haren arautzaile gisa hartzen baditugu, moreaz ari gara. Gizarte ohitura guztiek, neurri batean gutxienez, kontrol sozial gisa funtzionatzen dute. Folkways-ak, taldearen ongizatearen eta ‘ongi’ eta ‘gaizki’ dagoenaren estandarrari dagozkionez, more bihurtzen dira. Derrigorrezkotasun horren azalez estalita ere, tabu bezala ikusten ditugu (intzestua).

– Moreen joera kontserbadorea: more berdinak dituen taldeak, beti ikusiko ditu more horiek bidezko. Taldearen esperientzia garrantzitsu batean oinarritzen baitira.

Baina esperientzia hori tradizio bihurturik eta estereotipaturik dago, eta gizartean nagusi diren interesek faltsuturik askotan (jatorria faltsutu egiten dute interesek). Beste alde batetik, moreak itxuraz baizik ez dira finkoak, poliki-poliki aldatuz joaten baitira.

Adibidez, emakumeen jarduerarekikozeuden ‘moreak’, izan diren aldaketen ondorioz, desagertuz joan dira.

Moreak gizarte bizitzan: moreek gure portaera indibidualaren parte handi bat baldintzatzen dute. Mundu soziala bultzatzen eta mugatzen dute, gizabanakoengan etengabe presioa eraginez (sexua, klasea, komunitatea.…). Moreek gizabanakoa taldearekin identifikatzen dute. Norbanakoa gizartearen portaerara moldarazten dute eta bere kideekin bat egitean nortasuna eratzen dio. Azkenik, moreak elkartasunaren babesle dira. Batasun/sistema sozial bakoitzak bere moreak ditu. Sexu, adin, klase, talde ororentzat, familiatik nazioraino, badira zehazki dagozkion moreak. Talde bakoitzaren moreek taldearen elkartasuna manten dadin laguntzen dute. Talde guztiak, ahalik eta elkartasun handiena lortzeko, partaideengan moreek duten eragina indartzen ahalegintzen dira. Baina zenbat eta konplexuagoa gizartea, orduan eta ahulagoa izaten da moreen indarra ere. Aldiz, nekazari komunitateetan askoz indartsuagoak izaten dira.

Folkways eta more multzo batzuk garrantzitsuagoak dira beste batzuk baino; familia eratzeko moduari eta haurren hezkuntzaridagozkionak, adibidez, garrantzitsuagoak dira beste eginkizun askori dagozkienak baino. Oinarrizko jarduerei dagozkien folkways eta moreak gizarte instituzioetan gorpuzten dira. Instituzioak, eredu arautzaile gisa, gizarteak gizabanakoen portaeran inposaturiko egitarau gisa defini daitezke. Gizabanakoak aurkitzen duen lehenengo instituzioa hizkuntza da. Hizkuntza da funtsezkoena, gainera, beste instituzioak (ondoren aipatzen direnak) hizkuntzaren eredu arautzaileen gainean eratzen baitira. Gizarte konplexuenetan «oinarrizko» bost instituzio daude: familia, erlijioa, gobernua, hezkuntza eta ekonomia jardueraren antolakuntza.

Instituzioek oinarrizko ezaugarri hauek izaten dituzte: kanpoko errealitateak izatea, objektiboak eta hertsatzaileak izatea.Instituzioen eta folkways-en arteko desberdintasuna: gradu desberdintasuna da, hau da, derrigorrezkotasunari dagokiona.

Horrez gainera, instituzioak onarpen definituago bat izaten du. Adibidez: ezkontza instituzio bat da; eztei bidaia edo eztei bazkaria, berriz, folkways litzateke, ala instituzio? Instituzio hitzak, era berean, giza harremanen urruntasuna azpimarratzen du (harremanak ez dira pertsonalak/hurbilak).

Aldiz, ohituraz ari garenean, jendeak, harreman pertsonalen bidez, elkarrekin egiten dituen gauzez ari gara. Instituzio esaten denean, kontrol sistema batekin lotzen dugu haren esanahaia. Horregatik, bada, ohiturak aldatzen badira ere ez gara kezkatzen asko-asko, janzteko ohiturak edo agurtzeko moduak aldatzen direnean, adibidez.

Aldiz, ‘jabetza’ edo ‘ezkontza’ instituzioak aldatzeko arriskuan daudela susmatzen bada, oso kezkatzen da jende asko.Ohiturak eta legeakOhiturak denborak ezarritako usadioak, hau da, portaera egokitzat onarturik dauden egintzak dira. Adibidez: lan edo aisia ohiturak; erlijioaren erritoak. Ohitura hauek, moreak kontrolatzen ditu eta taldearen iritziak ezartzen duen presioan oinarritzen dira.

Legeak aginpide politikoak ezartzen dituen arauak dira. Legeen derrigortasuna Estatuak bermatzen du. Lege batzuek moreek duten zigor moral berbera izan dezakete, baina beste batzuek ez dute inolako zigor moralik; hilketaren aurkako legeak, adibidez, badu zigor hori, hilketa gertatzea taldearen ongizaterako txarra delako. Gizarte konplexuetan, eta batez ere, sistema politikoa oso garatua duten gizarteetan, legeak dira nagusi. Aldiz, gizarte primitiboetan ohiturek arautzen dute gizakien portaera.

 

Kultura aztertzen

Kultura ez da ohitura eta tradizio multzo bat soilik; portaera sistema antolatu bat da. Ikus ditzagun kultura antolatzeko era batzuk.Kultura aniztasuna eta kultura unibertsaltasunaKultura bakoitza besteen desberdina da, baldintza fisiko eta sozial jakin eta bakar batzuetara moldaturik baitago. Baina antropologoek egindako ikerketa konparatiboek erakutsi dutenez, oinarri berdin asko izaten dituzte kulturek, bai gizarte egiturari bai kultura esangurari dagokienez.

Oinarri hauei kulturazko unibertsal deitzen zaie. Gizarte guztiek giza edo izadi muga berberak dituztelako gertatzen da hori. Adibidez: ezkontza eta familia (zentzu zabal batean, ez mendebaldeko zentzu hertsian); gizarte guztiek senideen antolakuntza bat behar dutelako, haurrak hezi behar dituztelako, lan banaketa bat beharrezkoa da.EtnozentrismoaSumner-ek (1906), honela definitu zuen etnozentrismoa: «Norberaren taldea gauza guztien erdigunea eta gainerako taldeak neurtzeko eredua den ikuskera». Formaltasun gutxiagoz esanda, talde orok bere kultura besteena baino hobea dela uste izateko duen ohitura da etnozentrismoa. Etnozentrismoak, hain zuzen, gure kultura bihurtzen du guztien eredu, beste kultura guztiak neurtzeko eta on diren ala txar diren erabakitzeko; eta horren arabera iriztendiegu aurrerakoi ala atzerakoi, itxurazko ala itxuragabe, gurearen antzeko ala ezberdin diren heinean. Hala, ezagutzen diren gizarte, talde eta ia gizabanako guztiengan aurkitzen den giza jarrera unibertsal bat da etnozentrismoa.Kultura erlatibismoaKultura erlatibismoaren arabera, ezaugarri baten funtzioa eta esanahia beronen ingurugiro kulturalari lotuak daude. Ezaugarri bat ez da ez ona ez txarra berez. Funtzionatzea dagokion kulturan nolakotzat hartzen den, halaxe izango da ona ala txarra.

Kultura erlatibismoaren kontzeptuak ez du esan nahi ohitura guztiak neurri berean direnik baliozko, eta ez du esan nahi, ezta ere, ohitura arriskutsuak ez daudenik.

Inoiz, salatu izan zaie soziologoei moraltasunari azpia jaten diotela beren kultura erlatibismoaren kontzeptu horrekin, haien esana baita ia edozer gauza ona dela lekuren batean. Ona eta txarra gizarte konbentzioak besterik ez badira, nahi den guztia egin daiteke. Okerra da hori. Ia egia da dena dela ona lekuren batean, baina ez leku guztietan. Kultura erlatibismoaren puntu nagusia honako hau baita: ingurumen jakin batean ezaugarri batzuk onak direla, ingurumen horretan ondo funtzionatzen dutelako, eta beste ezaugarri batzuk, berriz, txarrak direla, kultura horren beste atal batzuekin ezin adostuzkoak direlako. Esan nahi baita kultura batean osagaiak integratuta egoten direla, eta osagai horiek elkarrekin ongi egokituak egon beharra dutela, gizakiaren premiak behar bezala beteko badituzte.Azpikulturak eta kontrakulturakGizarte moderno guztietan izaten dira konplexu berak, gizarte horretako gainontzekoek partekatzen ez dituztenak, dituzten pertsona taldeak. Azpikultura bakoitzak dauka bere hiztegi berezia, arrotzen aurka mundu berezi bat zaintzeko balio diona.

Instituzioek instituzioetatik kanpora aurkitzen ez diren portaera arauak sortzeko joera dute; eskolako kultura edo lantegiko kultura esamoldeek portaera arauzko konplexu bereziak adierazten dituzte.

Gisa horretako arau multzoak, gizartearen kultura orokorrarekin elkarlotzen direnak eta, halere, hartatik bereizten direnak, azpikultura deitu ohi dira. Azpikulturak garrantzitsuak dira, gizarte konplexu bakoitzak ez baitu izaten kultura bakar eta uniforme bat; ezaugarri eta konplexu gune berbera izaten dute, hala ere, era askotako azpikulturaz gainera.Kultura nagusi menderatzaileari biziki kontrajarririk dauden azpikulturei kontrakultura esaten zaie. Gogoan hartu beharko litzateke kontrakultura batek kultura menderatzailearen arauetako batzuk baztertzen dituela, baina ez guztiak. Kontrakulturek gizarte aldaketa asko eragiten dituzte. Aldaketa horien kausa diren ala dagoeneko gertatzen ari diren aldaketak islatu besterik ez ote dituzten egiten, eztabaidatzeko gauza da. Edozein kasutan, gaur egungo kontrakulturen zenbait jokabide «eskandalugarri», guztiz txertaturik egongo dira biharko kultura arauetan.Kultura integrazioaKultura baten ezaugarriak elkarrekin adosten badira, kultura hori ongi integraturik dagoela esaten da.

Gerta daiteke, ordea, kultura osagaiak elkarrekin kontraesanean egotea; gerta daiteke, adibidez, gizarte baten arauak beren balioen aurkakoak izatea. Horren ondorioz, jendeak predikatzen duena ez du zertan praktikatu, eta pertsona banakoak, zerbaitetan arrakasta izan nahi badu, alde batera utz ditzake zintzotasuna eta gisako balioak.

Horrez gain, kultura baten osagaiak beste kultura batean txertatzen direlarik, gerta daiteke haren osagaiekin kontraesanetan egotea, eta kultura gatazka eragitea.

Horrelakorik gertatzen bada, arau eta balio aldakorrei dagokienez gatazka sentimendu bat zabaltzen da gizarteko kideen artean.Kultura aldaketaKultura aldaketa behar-beharrezkoa eta ekidin ezina da. Kultura beraren baitan gerta daitezkeen garapen desberdinek eta atzerriko kulturen eraginak kultura aldaketa ekarri ohi dute. Kultura beraren baitan, tentsioek, gatazkek eta garapen berriek sorrarazi dezakete aldaketa. Kultura aldaketaren ohiko eragile bat berrikuntza izaten da: ezaugarri kultural berri bat, ideia berriak, arau edo tresneria berriak sortu izana, alegia.

Kulturak arrazoi askoren eraginez jar daitezke beste kulturekin harremanetan: merkataritzaren eraginez, bidaien eraginez edo gerraren eraginez, esate baterako. Mundu modernoan, ia kultura guztiak daude besteekin harremanetan komunikabideen eta merkataritzaren bitartez. Harreman horiek ez dira beti izan ez maila berekoak ez adiskidetasunezkoak. Batzuetan, interes militar, politiko eta merkataritzazkoek bultzaturik gizarte bateko kideek beste taldeetako kideak menderatu eta ustiatu egiten dituzte. Horrelakoetan, bietan ahulen den gizartearen sinesmen eta ohiturak bortxatuz ezartzen da kulturazko erlazioa.

 

Euskadi, auzolana