El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Enciclopedia temática
  6.  
  7. Indice

Artea»Erdi Aroa

Islamiar artea

Ezkerrean, Kordobako meskitaren barnealdeko ikuspegia. Eskuinean, Granadako Alhambra jauregiko Lehoien patioa.<br><br>

Islama bizkor hedatu zen bai Ekialde Hurbilera baita Afrikako iparraldera ere. Kristautasunak hiru mendetan baino lurralde zabalagoa eta jarraitzaile gehiago bereganatu zituen islamak ehun bat urtetan. Arte islamiarraren eremua izugarri zabala da, eta lurralde hauek hartzen ditu :Afrikaren iparraldea, Egipto, Palestina, Siria,Turkia,Arabia, Irak, Pertsia, India etaTxina. Horiez gainera aipatzekoak dira arte mudejarra Espainian (Errekonkistaren ondoren) eta Siziliako printze normandiarren artea, berez islamiar artea izan gabe ere, arte horren eragina oinarrizkoa duena.

 

Arte islamiarraren zabalkundea

Musulmanek beren mendeko herrietan ez zituzten herritarrak beren erlijioa hartzera behartzen: bestela baizik, «Liburuko» (Biblia) beste bi herrien sinesteak -kristau eta juduenak- errespetatzen zituzten. Hori horrela izanik ere, VII. mendearen erdialdeaz geroztik, gero eta jende gehiago bihurtu zen islam erlijiora.

Arte musulmanak bateratu zituen, batetik, elkarren oso desberdinak ziren herri menderatuak (Espainia edo Asia, adibidez), eta, bestetik, bertako ohiturei buruz independente zen sinesmen sistema, bizitzeko modua, politika eta gizarte ideologia berri bat. Sintesi hori da, hain zuzen, arte musulmanaren bereizgarria, alegia, hainbat eskualdeetako arteak, korne errolata r-helenistikoarekin bateraturik ez zeudenak, bateratzea. Omeiar eta abbastar kalifek lekuan lekuko artistei eskatzen zizkieten arte lanak, eta artistek betidanik ezagutzen zituzten osagaiak erabiltzen jarraitu zuten.

Horrek azaltzen du zergatik ez zen ia tekniken eta lanbideen antolakuntzan aldaketarik izan, eta, hortaz, islamak mendean hartu aurreko arteek ehun urtez bizirik iraun zuten, eta ez zen arte musulmanaren hatsik soinatu.

Koranak zehatz-mehatz gaitzesten zuen gizakia irudietan adieraztea, eta hori delaeta arte musulmanak oso gutxi landu zituen bai eskultura bai pintura. Hala ere, zientzia eta literatura liburuak miniatura ederrez apaintzen zituzten. Eskultura, bestalde, etzeko gauzak apaintzeko erabiltzen zen bakarrik ; bada, ordea, eskultura gaien adibideren bat edo beste, Lehoien Patioko lehoiak (Grananda) adibidez. Arkitektura izan zen, hortaz, arte islamiarraren adierazpen nagusia .

 

Arkitektura

Islamaren zabalkundearen garaiko arteak kristau eta bizantziar estiloak hartu zituen bere baitan -forma helenistikoen eta erromatarren isla-, eta baita Pertsiako tradizio artistikoak ere. Islamaren aurreko Arabiak ez zien ezer berezirik utzi hurrengo belaunaldiei, idazkera apaingarria izan ezik.

Arabiarrak herri nomadak zirenez gero, ez zuten monumenturik eraikitzen. Profeta hil eta hurrengo mendean, edozein leku izan zitekeen islamiarren otoitz gune, berdin zion eliza kristaua izan, musulmanek otoitzerako hartua, edo lauki formako soro bat, harresi batez mugatua. Baina VII. mende bukaeratik aurrera, islamiar buruzagiek, erabat erroturik zeudelarik beren mendean hartutako lurraldeetan ordurako, meskita eta jauregi handiak eraikitzen hasi ziren, beren boterearen adierazgarri, beren eraikuntza berriak islamaren aurreko eraikuntza guztien gainetik nabarmentzea nahi baitzuten, bai tamainaz bai distiraz.

Arkitektura musulmana Sirian sortu zen omeiarren garaian eta joera elkarren oso desberdinak bildu zituen, bizantziarra, pertsiarra eta egiptoarra esaterako. Arkitektura horrek ez zuen simetriarik ia, aurretik proiektu bat egin gabe eraikitzen zirela lanak dirudi. Bestalde, musulmanen eraikuntzek ez zioten berrikuntzarik ekarri arkitekturari, eta eraikuntza horietan apaingarriak dira osagai nagusiak, eraikuntzen barrualdekoak batez ere. Eraikuntzetako beste osagai aipagarrietako bat kupulak dira, ekialdeko musulman arkitekturan erabiliak - gehienbat . Ferra arkua, erdi puntuko arkua, arku zorrotza, etab. erabiltzen ziren, baina Al-Andalusen ferra arku bisigodoa erabili zen gehiena. Arkitektura eraikin nagusiak erlijiozkoak ziren, meskitak, hilobiak eta nladrasahk, hain zuzen ere. Baina meskita zen eraikuntza guztien artean nagusia.

Seljuktarrak islamiar munduko herri nagusi bihurtu zirenean meskita eredu berri bat osatu zuten ; garai berri horren adibide da Ispahango meskita (XI. mendea). XV.. endean, ordea, Tabrizeko Meskita Urdinarekin, eredu berri bat sortu zen, zabalkunde handia izan zuena. Patiorik gabeko meskitak ziren, erdian areto zabal bat eta estalki gisa kupula handi bat zutenak. Garai hartan minareteak gero eta garaiagoak eraikitzen zituzten: oinarria oktogonala zuten, eta zilindro ikusgarri bat izaten zen dorrea. Otomandar turkiarrek, Kostantinopla mendean hartu ondoren, Santa Sofiako tenplu kristaua meskita bihurtu zuten eta harekin eredu berri bat sortu zuten, bizantziar tenpluaren tankerakoa. Eredu horren adibide dira Istanbuleko Soliman Handiaren Meskita (XVI. mendea) eta Meskita Urdina (XVII.. ende hasiera).

Jerusalemgo Arrokaren edo Urrezko kupularen meskita handia (692an amaitua) izan zen musulmanen lehenengo eraikuntza handia. Deanbulatorioaren gainean du kupula . Hormak eta arkuak mosaikoez apaindurik daude goitik-behera, landare gaiez eta ordu arte ohikoak ez ziren beste zenbait osagaiez ere : bitxiak eta koroak, iraniar jatorrizko teilatu hegalak, zuhaitz handiak.

Damaskoko Meskita Handia 706-715 urteetan eraiki zen gutxi gorabera, omeiarren garaian alegia. Meskita hori ereduzko meskita gisa har daiteke. Antzinako erromatar santutegi baten gainean -~?uiki zen.

Hauek dira meskita horren atal nagusiak : arkupez inguratutako patioa (sala), erdian iturri bat duena, otoitz aretora (harani) sartu aurretik fededunak garbi daitezen ; santutegia (nzrb) -ab) otoitz aretoan dago, kanpoko harresira erantsia ; eta dorrea, minaretea edo alminarra, patioko harresian, Mekari begira. Horniak Bizantzioko mosaIIco beiratu ederrez daude apainduak. Gaur egun arte iritsi diren mosaiko horietako zatiak paisaje eta arkitektura ikuspegiak dira, inguruan apaindura ugariak dituztenak urrearen gainean eginak.

Samarrako Meskita Handia da lehenengo kalifen arkitektura lan aipagarrietako bat (848-852), munduko meskita handienetako bat tamainaz ; 38.000 m'-ko eremua du.

Eremu horren ia erdia 464 zutabek eutsitalco zurezko teilatu batek estaltzen zuen.

Teilatua eta antzina hormak apaintzen zituzten mosaikoak desagertu egin dira ia erabat. Almirtanra da eraikuntza horren ezaugarri nagusia. Espiral moduko eskailera batek inguratzen du alminarra, eta horretatik igotzen da tontorreko plataformara ; egitura horrek antzinako Mesopotamiako ziguratak ekartzen ditu gogora.

Kordobako Meskita hartu behar da eredutzat Samarrako Meskita Handia nolakoa zen irudikatzeko (786an eraikitzen hasia). Kordobako meskitak, 1236an hiria konkistatu ondoren gurtza kristaura egokitu bazen ere, egitura islamiarra du oinarrioinarrian . Jatorrizko oina Samarrakoaren antzekoa zuen. Eraiki eta berrogeita hamar urtera handitu egin zuten meskita, eta arkuak erantsi zitzaizkion ; 961-965 bitartean arkupea zabaldu zen berriz ere, eta zortzi habearte erantsi zitzaizkion handik hogei urtera. Eranskin ugari horien bidez, ikus daiteke argi eta garbi antzinako meskitak zenbateraino ziren malguak, eraikuntza laukoiztu baitzitekeen oinarrizko eredutik baztertu gabe. Sarreran zutabe sail bat ikusten da ; arku behereenak ferra arkuak dira, zutabe apal eta mehetatik sortuak. Zutabe horiek arkuez gainera harrizko habeak eusten dituzte, eta horiek bigarren arku ilara bati eusten diote.

Musulmanek beste hainbat eraikuntza interesgarri eraiki zituzten hirietan, besteak heste, madrasahk, jauregiak, hilobi edo mausoleoak eta bainutegiak. Madrasalik ikasteko guneak ziren (Korana ikasteko guneak, batez ere) eta meskitari erantsita egoten ziren ; liburutegiak, irakurketa aretoak, gelak eta zenbaitetan ikasleentzat logelak ere izaten zituzten. Lehenengo madrasahk XI, mendean eraiki ziren, eta meskitako patioaren ondo-ondoan egotenziren. Madrasah nagusietako bat Hasan sultanaren Kairokoa da, seljuktarren garaikoa.

Jauregiak kalifen edo emirren bizilekua ziren, eta ez zegoen jauregi eredu jakinik.

Oro har, lorategi eta iturri ugari izaten zituzten . Aipatzekoa da Granadako Alhambra Jauregia, estilo guztiz moriskoan eraikia . Hura izan zen Behe Erdi Aroan Iberiako Penintsulan eraiki zen azken gotorleku musulmana. Jauregiko alderdi aberatsena, Lehoien Patioa eta haren inguruko pabiloiak, 1354-1391 bitartean eraiki ziren. Zutabeak fin-finak dira eta oso forma berezietalco arku goratuak eusten dituzte ; hain dira bereziak arkuetako formak, eta hain daude era berezian elkarri loturik, ezen amaraun bat osatzen dutela esan daitekeen. Jauregiaren barrualdeko geletan ere apaindura edenak eta landuak daude gisuaren gainean, simetria eta erritmo handikoak.

Hilobiak Ekialdean erailei ziren batez ere.

Askotan, meskitekin batera eraikitzen ziren ; lauki formakoak izaten ziren, kupula batez amaituak. Era horretakoa da Samarkandako Temerlanen Hilobia (XV. mende hasiera). Bestalde, bainutegiak eraikuntza publikoak ziren ; Bagdaden esate baterako, bi nola bat bainutegi zeuden, eta Kordoban bostehun inguru. Hirietan ohikoak ziren, bestalde, ostatuak, karabanetan batetik bestera joan-etorrian ibiltzen zirenentzat eraikiak . Oina lauki-zuzena zuten, eta patio baten inguruan eraikiak egoten ziren ; beheko solairuan gordelekua zuten, eta goiko solairuetan logelak. -

 

Apaingarriak

Musulmanek landu zituzten apaingarriak izan ziren ziur asko orijinaltasun eta aberastasun handiena lortu zuten adierazpen artistikoak. Landareak, irudi geometrikoak eta idazkera arabiarra (epigrafeak) erabili zituzten batez ere apainketarako osagainagusi gisa. Osagai horiek era askotako tekniken bidez adierazten zituzten : mosaikoak, zeramika beiratuak, lauzak, saretak, etab., eta horien bidez apaingarri aberastasun paregabea lortu zuten. Dekoratzaile musulmanek trebetasun handiz ezkutatzen zituzten eraikuntzan erabiltzen ziren material aurreak.

Arte aplikatuetan ere lorpen handiak egin zituzten musulmanek. Horien artean aipatzekoak dira ehunetan egindako lanak (alfonbrak, tapizak edo jantzietarako ehunak), bolia (xehetasun handiaz zizelatua), zilar damaskinatua, eta marfila edo nakarra zurean txertatua.

 

Miniaturak

VIII. eta XIII. mendeen bitartean pintura musulmanak izan zuen bilakaera ezezaguna da erabat, oso aztarna gutxi iritsi baitira gaur egun arte. Musulmanek, omeiarren eta abbastarren garaian, pergaminoa eta papiroa erabili zuten beren kultura zabaltzeko . Baina berehala ikasi zuten papera egiten, eta material merkea izaki zabalik, zuten beren kultura eskuizkribuen bidez hedatzeko bidea. XIIZ mendea arte gai zientifikoak bakarrik lantzen ziren. Arabiarrek bizantziarrengandilc jaso zituzten eskuizkribu horiek Ekialde Hurbilean, eta arabierara itzultzen zituzten. Testuarekin batera irudiak ere kopiatzen zituzten, diagramak nahiz irudi figuratiboak izan. Kaligrafo trebe batek erraz marraz zitzakeen irudiak, testuak horretara behartuz gero, eta horregatik ez zuen pentsatzen pintore zenik, alegia, Alaren aurrean higuingarri zenik. Baina 1230. urtetilc aurrera sormenezko lanak ilustratzen hasi ziren, eta horrek aukera handiagoak ematen zizkien. Era horretako ilustrazioek 1230-1350 urte bitarteetan lortu zuten goreneko maila. Garai horretan bi liburu dira aipagarriak : Magamat eta Izalila iun-Drnanta .

 

Euskadi, bien común