El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

Savoiako etxea

XI. mendetik aurrera Savoian eta Piemonten, XVIII. mendetik aurrera Sizilian eta Sardinian, eta 1861-1946 bitartean Italian agintari izan zen dinastia. Haren jatorriaz ez da datu segururik; batzuen arabera, Savoiako familia galiar-erromatar ahaltsu baten ondorengoa bide da; beste batzuen ustez, ordea, haren etorkia Champagnen edo Burgundian dago. Hunberto I.a, Eskuzuri deitua, (Savoiako kondea 1027-1048 bitartean) izan zen dinastiaren aitzindaria, eta hauek izan ziren buru nagusiak: Amadeo VI.a (1343-1383), Amadeo VIII.a Savoiako lehen dukea (1416), Filiberto II.a Ederra, Karlos III.a, Manuel Filiberto, Karlos Manuel I.a, Viktor Amadeo I.a, Karlos Manuel II.a, Viktor Amadeo II.a Sardiniako lehen erregea (1720), Karlos Manuel III.a, Viktor Amadeo III.a, Karlos Enmanuel IV.a, Viktor Manuel I.a, Karlos Felix. Gero, Karlos Manuel I.arengandik sortu zen Savoia-Carignanoko adarrak hartu zituen Sardiniako (1720) eta Italiako (1861) koroak XVII. mendean. Viktor Manuel II.a izan zen Italiako lehen erregea (1861). Viktor Manuel II.aren ondoren sortu zen Aostako adarrekoa izan zen Amadeo Savoiakoa, Espainiako erregea 1870-1873 bitartean.

Euskadi, auzolana