El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

magia

iz. Azti lana, isileko edo ezkutuko bidez gertakari mingarriak edo itxuraz miragarriak sortzeko antzea; antze horri dagokion jakintza. ik. aztikeria.  v  Lortu nahi den helburuaren arabera magia bi eratakoa izan daiteke: magia zuria, izpiritu txarrak uxatzeko erabiltzen dena, eta magia beltza, norbait izpiritu txarren mende jartzeko eta hari kalte egitekoa dena. Magia egiteko hitz edo esaera magikoak (pertsonen izenak, animalien gaiez egindako errezetak…) esaten dira, eta helburu jakin baterako erabiltzen da (euria egin dezan, adibidez). Antzina magiaren erabilera oso zabaldua zegoen munduko kultura guztietan eta gizartearen kultura ezaugarriak zertu ditu. Bestalde, magiaren eta erlijioaren arteko harremanak eta loturak azaltzean ez datoz bat antropologoak.

Euskadi, auzolana