El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

Koran

(Arab. al-Quran, “irakurgaia”). Islamaren liburu sakratua. 114 atal (sura) ditu. Musulmanen sinestearen arabera, Jainkoak agertu zizkion sura horiek Mahoma profetari bere bizitzan zehar, Mekan eta Medinan. Hasieran buruz gogoratzen ziren, edo nonnahi idazten (palma hostoetan, gamelu hezurretan). Mahoma hil ondoren finkatu zen testua, eta hartatik aldentzen ziren bertsioak, Utman kalifaren garaian (651-652. urteetan) galaraziak izan ziren. Koranak musulmanen zuzenbidea oinarritzen duten dogma eta arauak biltzen ditu. Horrekin batera, Testamentu Zahar eta Berritik harturiko kontaerak datoz. Bibliaren ondoren, munduan eraginik handiena izan duen liburua da. Koranaren hizkuntza arabiera klasikoa da, eta hartatik hartu du arabierazko literaturak hizkuntz eredua. Musulmanek ez dute begi onez ikusi izan Korana beste hizkuntzetara itzultzea; gehienez ere, jatorrizko testuaren iruzkin lagungarritzat jotzen dute. Dena den, gaur egun bada hizkuntza gehienetan itzulpenik (euskaraz ere bai).

Euskadi, auzolana