El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

glizerol

iz. Kim. Hiru hidroxilo dituen alkohola (CH2OH—CHOH—CH2OH). Isurkari koloregabea da, gozoa, jarabearen loditasuna duena; glizerina ere deitua. Glizerola ugaria izaten da landareen koipetan eta animalien gantzetan. Glukosaren hartzidura bidez eta koipeen eta gantzen hidrolisi bidez lortzen da. Glizerola ez da pozoitsua, ez sukoia, uretan eta alkoholean urtzen da eta gai askoren disolbatzaile da. Medikuntzan antiseptiko gisa eta zenbait botika disolbatzeko erabiltzen da; leherkariak (nitroglizerina), tindak, inprimerietako zilindroak, garbiketarako eta apainketarako gaiak egiteko, automobiletako erradiadorearen ura izotz ez dadin… erabiltzen da.

Euskadi, auzolana