El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

Etxebarre

Zuberoako udalerria, Atharratze-SorholŘzeko kantonamenduan. Etchebar du izen ofiziala. Mugak: iparraldean LexantzŘ-ZŘnharre, ekialdean Ligi-Atherei, mendebalean Lakarri-Arhare-Sarrikotaga˝ia, eta hegoaldean Larra˝e eta Ligi-Atherei. Goratasuna 300 m. 8,23 km2. 1999ko erroldaren arabera, 63 biztanle ditu (etxebartarrak). Auzoak: Aikager, Ezpeldoepe eta Etxebarre. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 67. Abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) eta nekazaritza (artoa, barazkiak, bazkarako landareak). Aipagarriak dira udalerrian aurkitu diren hilarriak.

Euskadi, auzolana