El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

Etxauri

Nafarroako erdialdeko udalerria (Etxauribar, Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Oltza, ekialdean Oltza eta Zizur, mendebalean Goñi eta Gesalatz, eta hegoaldean Ziritza eta Zabaltza. Goratasuna 410 m. 14,20 km2. 1998ko datuen arabera, 375 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (etxauriarrak). Auzoak: Etxauri eta Otazu. Arga ibaia igarotzen da udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara (egungo euskaldunak, % 12). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Nekazaritza (garia, garagarra, artoa, bazka landareak), abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) eta hauen inguruan sorturiko janari industria dira ekonomia jarduera nagusiak.  v  Historia. Burdin Aroko hilerri bat aurkitu zuten herrian. Napoleonen aurkako gerran, bertan borrokatu ziren Espoz eta Ilundain gerrillari ospetsuaren osteak frantsesen kontra. Triskantza handiak egin zituzten frantsesek herrian.

Euskadi, auzolana