El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

Erigena

edo Eriugena, Joan Eskoto. Irlandar filosofoa eta teologoa (810 inguruan - Paris, 877). 845 inguruan Frantziako Karlos Burusoilaren gortean zegoen gramatika eta dialektika irakasle. Gottschalk fraideak piztu zuen predestinazioari buruzko eztabaidan parte hartu zuen eta gai horri buruzko lan bat idatzi zuen 851. urtean (De predestinatione). Predestinazioaz eta eukaristiaz zituen ideiak behin baino gehiagotan gaitzetsi zituen elizak (Erigenaren iritziz, Jainkoak onerako besterik ezin erabil dezake predestinazioa, txarra ezin baitu aldez aurretik ikusi ez erabaki). 855ean, Pseudo-Dionisio Areopagita greziarraren obrak latineratu zituen. De divisione natura bere obra ezagunena 862-866. urteetan idatzi zuen. Ideia neoplatonikoen eta kristautasunaren arteko uztarria eratzen saiatu zen liburu horretan eta, Jainkoa izadiarekin bat jotzen zuelarik, dotrina panteisten zabaltzailetzat jo zuten kristau dogmatikoek. Karlos Burusoila erregea hil zenean (877), Ingalaterrara itzuli eta Mamesburyko eskolako zuzendari izan zen. Handik gutxira hil zuten bere ikasleek. Eskoto Erigenaren obrek eragin handia izan zuten Erdi Aroan.

Euskadi, auzolana