El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

Egaña Makazaga, Andoni

Gipuzkoar bertsolari eta idazlea (Zarautz, 1961). Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Gasteizen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren historian txapel gehien irabazitako bertsolaria da (1993, 1992, 2001 eta 2005). Gainera, bertsolaritza modernoaren teorilari nagusietako bat da. Bertsolaritzari buruzko bi saiakera idatzi ditu, bata Jon Sarasuarekin batera, Zozoak beleari (1997), eta Jon Sarasua eta Joxerra Garziarekin batera bestea, Bat-Bateko bertsolaritza (2001). Baina bertsogintzan ez ezik artikulugintzan, gidoigintzan eta literaturgintzan ere dihardu. Bere artikuluak Aitaren batean liburuan jasota daude (1990), eta haur literaturako obra batzuez gainera, Sokratikoek ere badute ama ipuin-bilduma (1989) eta Pausoa noiz luzatu eleberria (1998) ere idatzi ditu. Azken liburu horrek Euskadi Saria jaso zuen 1999an.

Euskadi, auzolana