El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Hiztegia
  6.  
  7. Hitza

dantza

iz. Gorputz higidura arin eta kateatuen segida, batez ere, doinu baten arabera egiten dena. ◊ Dantzatzea. || Dantza egin, dantzan egin. Dantzatu. v  Gizonak antzin-antzinatik egin du dantzan, eta dantzak berehala hartu zuen magia edo erlijio kutsua. Hasieran, erritmoa esku-zartez, perkusioz eta kantuz eraman ohi zen. Hebrearrek eta egiptoarrek beren erritu dantzei buruzko aztarna ugari utzi zuten. Indian punta-puntako artetzat zeukaten, eta eragin zuzena izan zuen zibilizazioaren bilakaeran. Grezia klasikoak bihurtu zuen gehienbat dantza arte bereizi, musika eta poesiarekin lotuta. Antzerkirako dantza bereziak sortu ziren. Erroman, berriz, errealistagoak izaki, dantza figuratiboaren zaleago izan ziren. Errealismoa areagokoa izan zen Bizantzion. Dantzaren bilakaerak Erdi Aroan barrena segitu zuen (herio dantza, adibidez) eta Errenazimentuan Frantzian eta Italian izan zuen loraldia, folklore bihurtuz. Dantza batzuk handikienak ziren (zarabanda, pabana), eta besteak herrikoiak (gallarda, esaterako). Orduan galdu zuen dantzak erlijio eta erritu kutsua eta hartu zuen arte maila, hots, sormen lan bihurtu zen. v Euskal Herriko herri dantza ezagunenetako batzuk: zortzikoa, aurreskua, ingurutxoa, kalejira, biribilketa, arin-arina, ezpata-dantza, makil-dantza, arku-dantza, zahagi-dantza, bordon-dantza, sagar-dantza, godalet-dantza, mutil-dantza, andre-dantza, kaxarranka, etab.

Euskadi, auzolana