El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Diccionario
  6.  
  7. Término

Senpere

Lapurdiko hego-mendebaleko udalerria, Uztaritzeko kantonamenduan. Saint-Pée-sur-Nivelle du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Donibane Lohizune, Ahetze, Arbona eta Arrangoitze; ekialdean, Uztaritze, Zuraide eta Ainhoa; mendebalean, Donibane Lohizune, Azkaine eta Sara; hegoaldean, Sara eta Etxalar (Nafarroa). 65,09 km2. 1999ko erroldaren arabera, 4.430 biztanle (senpertarrak). Urdazuri ibaia igarotzen da udalerritik. Euskara, lapurtera; euskaldunak, % 82. Abere hazkuntzan (ardi eta behi azienda), laborantza, (barazkiak, artoa, bazkarako landareak) eta zerbitzuetan (oinarrizko zerbitzuak, udatiarrentzako azpiegiturak, hotelak, kanpinak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Dena dela, jende asko joaten da itsasertzeko industrietara lanera. v Historia. 1233. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Senpereko parrokia, eta gaztelua 1249. urtekoan. 1450. urtean jabetu ziren frantsesak herriaz eta gazteluaz, eta 1451n suntsitu zuten gaztelua. Senpereko herrian dagoen aintzira artifizialaren inguruetan ospatzen da urtero Herri Urrats euskal jaia, Seaska edo Ipar Euskal Herriko ikastolaren aldeko ospakizuna.

Euskadi, bien común