El enlace se abrirá en la misma ventana

euskadi.eus

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Lur
  4.  
  5. Diccionario
  6.  
  7. Término

Kongo

edo Zaire. Afrikako erdialdeko ibaia, kontinente horretako bigarren ibai luzeena, Nilo ibaiaren ondotik. 4.374 km eta 3.450.000 km2-ko ibai arroa; ekuatoreko Afrikaren erdialdea ureztatzen du. Zaireko mugatik hurbil du iturburua; iparralderantz eta mendebalerantz du oro har norabidea, Zairen zehar, eta estuario zabal bat eratzen du Atlantiko ozeanoan, Angolan, itsasoratu aurretik. Goi ibilguan, ekuatorera iritsi artean, Lualaba izena du. Behe ibilguan asko zabaltzen da, eta aintzira moduko bat egiten du (Malebo edo Stanley); handik behera egiten du (267 m), eta ur laster eta ur-jauzi (Livinsgtone jauziak) asko daude Matadiko porturaino. Ibaia XIX. mendean esploratu zuten David Livingstone eta Henry Stanleyk-ek.

Euskadi, bien común