Euskara

euskadi.eus

Abizenak euskaldundu


Euskal Herriko hainbat udalerritan euskal abizenak euskarako grafiaren arabera egokitzeko kanpaina jarri dute abian.

Buruntzaldeko kanpainaren irudiaEuskarazko abizenak euskal grafia zuzenarekin idaztera bultzatzeko egitasmoak jarri dituzte abian Euskal Herriko hainbat udalerritan. Kanpaina horien bidez Echeverria, Aguirre edota Arteche modu ofizialean Etxeberria, Agirre eta Artetxe bihurtzeko eman behar diren pausoen berri helarazi diete herritarrei.

 

Aldaketa burutzeko eman beharreko pausoak:

1. Dokumentazioa bildu:

  • Errolda agiria. Udaletxeko bulegoetan eskura daiteke.
  • Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Jaioterriko Bake Epaitegian eskura daiteke.
  • Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere behar da.
  • Familia liburuaren fotokopia, ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.

2. Agiriak udalerriko erregistro zibil edo Bake Epaitegian aurkeztu.

Euskal abizenen grafia zuzena Euskaltzaindiaren web gunean kontsulta daiteke.

Azken eguneratzea: 2010/04/20
Euskadi, auzolana