Euskara

euskadi.eus

XV. Jagon Jardunaldian "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaia landuko dute

Hilaren 19an izango da jardunaldia Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Izena emateko azken eguna hilaren 18a izango da.

Hilaren 19an Euskaltzaindiak Unesco Etxearen laguntzarekin antolatutako XV. Jagon Jardunaldia izango da Akademiaren Bilboko egoitzan. "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaia landuko dute aurtengo edizioan. Izena emateko azken eguna hilaren 18a izango da eta webgunean egin beharko da.

Euskararen erabilera abiapuntu, hainbat gai jorratuko dira jardunaldi honetan: euskararen ezagutza eta erabilera neurri berean handitzen ote diren; erabilera arlo formaletan besterik ez ote den egiten; gazteek erabiltzen duten; helduek bitartekorik eskaintzen duten... Erabilera aisialdian eta arlo guztietan handitzeko zer egin beharko litzatekeen eta zer bitarteko jarri eta landu beharko liratekeen aztertuko dute jardunaldian.

Hizlariak Jone Miren Hernández, Asier Basurto, Jean Baptiste Coyos, Erramun Baxok, Iñaki Arruti, Garazi Labiano, Eneko Barberena, Maialen Arnedo, Ane Badiola eta Leire Gandarais izango dira, besteak beste.

Azken eguneratzea: 2010/11/12
Euskadi, auzolana