Euskara

euskadi.eus

Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez!


174 telefono mugikor modelotan euskarazko menuak eta aplikazioak aukeran daude.

Patxi Baztarrika telefonia operadore nahiz fabrikatzaile nagusien ordezkariekinEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta telefonia operadore eta fabrikatzaile nagusiek Telefonoak badaki euskaraz. Anima zaitez! kanpaina abiatu dute. Urtarrilaren 5a bitartean telebistan, irratian zein egunkarietan izango dira ikusgai eta entzungai lelo horrekin prestatutako iragarkiak.

Kanpaina hau Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Eroski, Euskaltel, Telefónica, Vodafone, Yoigo eta Orange operadoreek zein Alcatel, Nokia, Samsung eta Sony Ericsson fabrikatzaileek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren fruitua da. Aipatu enpresek, telefonia mugikorrean euskara progresiboki eta pixkanaka sustatzeko konpromisoa hartu zuten 2007ko urrian sinatutako hitzarmenean.

Jadanik 174 telefono mugikor modelotan euskarazko menuak eta aplikazioak aukeran daude. Telefonoen gidaliburuak ere euskaraz irakurri ahal izango dira. 

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak lankidetza hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du, euskarak "hiztunak", "erabiltzaileak" behar baititu eta "hiztunek eta erabiltzaileek euskara baliatzeko egiazko aukerak behar-beharrezkoak baitituzte".

Azken eguneratzea: 2008/12/12
Euskadi, auzolana