Literatura Unibertsala izeneko bilduma auzo-hizkuntzetan sortu eta euskarara itzulitako literatura-lan ederrez osaturiko liburu-bilduma da. Liburuok, 1989az geroztik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearekin (EIZIE-rekin) eta honek unean uneko argitaletxearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen uzta oparoa dira. Lehen aroan Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituen liburuak; orain, berriz, Elkar eta Alberdania etxeek.
Nahi izatera, entzun ezazu bildumaren gainean José Moralesi egindako elkarrizketa (mp3, 2.4MB).
Urtean urtean bilduma handituz joan da, eta bada zer irakurri. Gaur eta hemendik kontsulta egiteko aukera duzu: zer argitaratu den, noren itzulpenak egin diren, nork itzuli dituen lanok … eta enparauak. Azken horien artean hainbat erreferentzia interesgarri duzu. Besteak beste honako hauek: