Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Mikel Atxagari omenaldi hunkigarria

2009ko apirilaren 1ean, Donostiako Miramar Jauregian bildu zen hainbat jende Mikel Atxaga idazle, kazetari eta itzultzaileari omen egiteko.

Miren Azkarate Kultura sailburuak eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskaldun makila eman zioten Mikel Atxaga Fernandez-i, euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik esker ona adierazteko.

Ekitaldian "Mikel Atxaga bidegilea" (pdf, 792,54 kB) izeneko liburua aurkeztu zuten. Bertan, besteak beste, Elixabete Garmendia kazetariak prestatutako “Senezko kontalaria, hitzez eta idatziz” artikuluan euskal kazetariaren dekanotzat jo genezakeenaren bizitzaren eta obraren berri ematen du. Atxaga "Bidegileak" bildumaren koordinatzailea eta zuzendaria izan zen 1997-2009ra bitartean.


Mikel Atxagari egindako omenaldiaren bideoa

 


Deskargatu Mikel Atxagari egindako omenaldiaren bideoa (flv, 40,2 MB)

Azken eguneratzea: 2016/11/02
Euskadi, auzolana