euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

trogonido

izond. Zool. Trogoniformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiez eta txoriez esaten da. 22-42 cm luze izan daitezke. Oso kolore ikusgarriko lumak dituzte, ukitu leunekoak eta finak. Isats luzea dute mota gehienek, arrak batez ere. Hanketako atzaparrak bi aurrera eta bi atzera bihurtuak dituzte, eta aurrenekoa eta bigarrena atzera bihurtuak. Erdialdeko Amerikan eta Hego Ameriketan, Afrikan, Saharaz hegoalderako lurraldeetan eta Asiako hegoaldean bizi dira. 40 bat hegazti mota biltzen dira familia honetan; horietan ezagunena ketzala da.

Euskadi, auzolana