euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Øverland, Arnulf

Norvegiako idazlea (Kristiansund, 1889 - Oslo, 1968). Kontakizuna, antzerkia, saiakera eta, batez ere, olerkia landu zuen. Lehen Mundu Gerraren ondoren marxista egin eta Mot Dag aldizkari marxistan idazten hasi zen. Naziek Norvegia inbaditu zutenean erresistentziarako deia egin zuen eta borroka olerkiak idatzi zituen, ezkutuan zabaldu zirenak. 1941ean naziek atxilotu zuten eta kontzentrazio esparru batera eraman zuten. 1945ean Norvegiara itzuli zen eta poeta nazionaltzat hartua izan zen. Idazlan nagusiak: Den ensomme fest (1911, Festa bakartia), De hundrede violiner (1912, Ehun biolin), Brød og vin (1919, Ogia eta ardoa), Berget det bla (1927, Mendi urdina), Den røde front (1937, Fronte gorria), Vi overlever alt (1945, Oroz gain bizirik iraun genuen), Tilbake til livet (1946, Bizitzara itzultzea).

Euskadi, auzolana