euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Haro, Mariano

Espainiar atleta (Valladolid, 1940). Bitan irabazi zuen Espainiako kros txapelketa (1967 eta 1977an), eta 1964an bigarren geratu zen Dublingo Nazioarteko Krosean. 10.000 metroko lasterketa 30 minutuz azpitik egin zuen lehen espainiar atleta izan zen. 1973an munduko txapeldunorde izan zen Waragengo Krosean. Mexiko (1968), Munich (1972) eta Montréalgo (1976) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Euskadi, auzolana