euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Harokoa, Maria Ia Diaz

Bizkaiko XI. andrea, 1310-1322 eta 1326-1334 urteetan. Lope III.a Diaz Harokoaren alaba eta Diego IV.a Lopitz Harokoaren ondorengoa. 1311. urtean, Fernando IV.a Gaztelako erregeak balio gabe utzi nahi izan zuen Maria I.aren titulua eta Lopez Diaz, Diego V.a Lopitz Harokoaren semea izendatu zuen Bizkaiko jaun. Neurri horrek ez zuen bere helburua lortu eta Maria I.ak jarraitu zuen gobernuan. Portugalete (1322), Lekeitio (1325) eta Ondarroako (1327) herriak sortu zituen, 1322-1326 urteetan Bizkaiko jauna bere semea Joan Diaz Harokoa zen arren. Gorabehera handiak izan zituen jaurerria betiko eraman nahi zuen Gaztelako koroarekin.

Euskadi, auzolana