euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Harokoa, Lope IIa Diaz

(Buru ausarta deitua). Bizkaiko VI. jauna, 1214-1236 urteetan. Diego II.a Lopitz Harokoa Bizkaiko V. jaunaren semea eta ondorengoa. Aitarekin batean borrokatu zen Navas de Tolosako guduan (1212) eta arabiarren aurkako guduetan ibili zen ondoko urteetan, Andaluzian. Balmaseda eta Urduñako herriak jaso zituen beretzat eta hiri gutuna eman zien, Logroñoko foruaren arabera. Bermeoko eta Plentziako hiri gutunak ere eman zituen.

Euskadi, auzolana