euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Césaire, Aimé

Martinikako idazle eta politikaria (Martinika, 1913 - Martinika, 2008). Bere jarduera politikoak, kontzientzia sozialak eta literaturak zapalduen askatasuna eta herri beltzaren nortasuna aldarrikatzea izan zuten helburu. Frantsesez idatzi zuen. Cahier d´un retour au pays natal (Jaioterrirako itzultze baten koadernoa, 1939), Cadastre (1961) poemak eta La tragédie du roi Christophe (Christophe erregearen tragedia, 1964), Une saison au Congo (Egonaldi bat Kongoan, 1965) eta Une Tempête (Ekaitz bat) antzezlanak idatzi zituen, besteak beste. Politikari gisa, Cesaire Martinikako alderdi progresistako lehendakaria eta bertako parlementuko lehendakaria izan zen. Martinikako autonomiaren alde egin zuen, independentziaren bideko lehen urrats gisa. 2001. urtean erretiratu zen politikatik.

Euskadi, auzolana