euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Cerrajería, Iñaki

Arabar margolaria (Gasteiz, 1957). Arte Ederrak ikasi zituen Sevillan eta Bilbon. Euskal Herriko eta Madrilgo erakustokietan maiz erakutsi izan ditu bere lanak, eta Arabako Arte Ederretako Museoan zein Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta La Caixa Fundazioaren bildumetan daude, besteak beste, bere obrak. Azken urteetan erabateko abstrakziora jo du Cerrajeríak, kanpoko inolako erreferentziarik ez duten koadroak margotuz.

Euskadi, auzolana