euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Bali

Indonesiako uhartea (Sonda Txikia), Java (ekialdean, Baliko itsasartea) eta Lombok (mendebalean) uharteen artean. Sumendiz sortutako uhartea da (Gunung Agung sumendiaren erupzioak milaka hildako eragin zituen 1963an ere). Indonesiako probintzia bat osatzen du. Hiriburua: Denpasar (261.263 biztanle, 1983; aireportua). Hiri garrantzitsua: Singardja (portua: Buleleng). 5.623 km2 eta 2.469.930 biztanle (1980). Klima ekuatorialekoa, oso uharte oparoa da. Javan XV. mendea baino lehen nagusi zen hinduismoa gorde duten biztanleek ospe handia irabazi dute mundu osoan, beren arte, dantza eta ikuskizunengatik.  v  Ausardia handiz eraikitako ureztatzeko sistemak baliatuz bideratu da bertako arroz langintza oparoa. Turismo lurraldea da.

Euskadi, auzolana