euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
AnHitz, euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala sortu dute


Erabiltzaileak egiten dizkion zientzia eta teknologiari buruzko galderak erantzun edota hitzen esanahia azal dezake.

Anhitz zientzia-aditu birtualaAnHitz deituriko euskaraz hitz egiten duen zientzia-aditu birtuala sortu dute. Vicomtech-IK4TECNALIAElhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa eta Aholab taldeek osatutako partzuergoak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren eta Hizkuntza Politikarako Sailbuordetzaren laguntzarekin egindako prototipoa 2006 eta 2008 urte artean garatutako proiektuaren emaitza da.

Aplikazioan giza itxura duen hiru dimentsiotako avatarrarekin ahozko elkarrizketa bat izan dezakegu. Zientziaren inguruko galdera bat egitean erantzun zuzenena emateaz gain, bere datu basean aurkitutako beste erantzun posible guztiak erakusten dizkigu, probabilitatearen arabera sailkaturik. Horrez gain, kontsulta horrekin zerikusia duten gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak bilatu eta euskarara itzuliko ditu. Hiztegi funtzioa ere betetzen du, hitz baten esanahia azal baitezake.

AnHitz proiektuari esker, zazpi baliabide, hamahiru tresna eta zazpi aplikazio garatu edo hobetu dira euskararen alorrean, euskararen eremuko zenbait erreminta lehenbiziko aldiz aplikazio bakar batean bilduz.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak euskararen normalizaziorako mota guztietako makina eta gailuekin euskaraz aritzeko aukera izatea beharrezko dela azpimarratu du, teknologien mundutik kanpo bizi den hizkuntza bazterreratua geratzera kondenatua baitago.

Azken eguneratzea: 2009/01/16
Euskadi, auzolana