euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra (AIEO)

 

REGIA Txakurrak edukitzearen hainbat alderdi arautzeko, identifikazioa, babespena, Itsu-txakurrak, Animali Arriskugarriak kontrola... zenbait arau edo xedapen egin dira.

Gaiarekin lotutako araudiak aplikatu behar dituenak ahalik eta argitasun eta ziurtasun handienarekin joka dezan, 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, eta 44/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoak daude. Dekretu hauek EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra (AIEO) eta Txakurraren Kartilla Ofizialaren erabilera arautzen du.

Txakurren jabeek identifikatuta eduki beharko dituzte txakurrak. Txakurraren lepoaren ezkerraldean albaitari ofizial batek —forala edo udalerrikoa— edo horretarako gaitutako albaitari pribatu batek egindako mikrotxip bat jarriko da. Animalia identifikatzen ari den albaitari ofizialak edo gaituak Txakurraren Kartilla Ofiziala eta agiri bat beteko ditu  EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (aurrerantzean AIEO) animalia erregistratzeko hilabeteko epea izango dute, txakurrak jaiotzen direnetik edota eskuratzen dituztenetik. Animaliaren jabeak AIEOri jakinarazi behar dio erregistroko daturen bat aldatzen bada, jabea aldatzea, helbide aldatzea, txakurraren galtzea edo lapurtzea bezala. Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren eta baldintza bereziak betez eduki beharreko txakurraren jabeen betebeharrak ere ezartzen ditu Dekretu honek.

AIEO-ren datu basea

Txakurrak edukitzeko araudiaren helburuak eta praktika. Sustrai 80. zenbakia.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana