euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
Linguanet


Linguanet: lan munduko euskara planak oinarrizko ikastaroa

Helburua

LINGUANET ikastaroak lan munduko euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera eskaintzea du helburu.

Hartzaileak

LINGUANET ikastaro berezituaren hartzaile nagusi dira: esparru sozioekonomikoko erakundeetan edota enpresetan diharduten teknikariak zein koordinatzaileak, baita esparru horretan aritzeko prestakuntza berezia behar duten pertsonak ere. Halaber, HIZNET ikastaroa egina dutenak edota erakunde publikoetatik esparru horretan euskararen presentzia areagotzeko lanetan ari direnak

Metodologia

Ikastaroa 50 ordukoa izango da. Bost ikasgai eskainiko dira, denak derrigorrezkoak. 35 ordu internet bidezko ikasgai teorikoetan gauzatu beharko dira eta 15 ordu hiru larunbatetan burutuko diren bost orduko aurrez aurreko tailer praktikoetan. Ikastaroa otsailaren 26an hasiko da eta maitzaren 31 arte iraungo du

Egitaraua eta informazio gehiago :
Euskadi, auzolana