euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

Euskararen historia zertzeladak: kronologia



K.a. II. milurtekoa. Antropologo, prehistorialari eta hizkuntzalari gehienen aburuz garai honetan (Neolitikoa) euskararen antzinako ahaide bat hitz egiten zen Ebro eta Adour ibaien arteko lurraldean: antzinagoko hipotesiak ezin dira demostratu.


K.a. I. milurtekoa. Herri euskaldunak eta zeltiarrak: lehenengo kokalekuak Euskal Herriaren hegoaldean. Horrek lehen aldiz jarri zuen euskara kanpoko hizkuntza batekin harremanetan; ondorioz, euskarak hainbat aztarna jaso ditu lexikoan eta toponimian.

 

La Hoya  La Hoya


K.a. II. mendea. Euskal Herriaren hegoaldean erromatarren presentzia nabari da, batik bat nekazaritza eremuetan; iparraldeko hirigune batzuetan ere agertzen da. Ingurune horiek latinizatu ziren lehen-lehenik.

 

Iruña-Veleia (esteka leiho berri batean irekiko da) Iruña-Veleian 2006an ezagutzera emandako aztarna

 
                                                                                                                                                   Hasiera


K.o. III mendea. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera hasi zen. Horrek euskal gizartea nekazaritzara bultzatu zuen mende batzuetan zehar. Eta, ondorioz, latinaren eragina moteldu egin zen nolabait, eta euskararen eremua sendoagotu bere bizi-espazioan.

 


K.o. V-X mendeak. Euskal Herrian mintzatzen zen latinak, beste hainbat lekutan bezala, tokian tokiko hizkuntza erromanikoak eman zituen. Geroago, latin arruntaren aldaera horien bilakaerak gaskoia emango dute Ipar Euskal Herriko toki batzuetan, eta gaztelania, nafar-erromanikoa eta aragoiera hegoaldean.

 


X. mendea. Kristauen Errekonkista erresuma musulmanen aurka. Errekonkistak birpopulatzeak ekarri zituenez, hizkuntza-ondorio ezberdinak sortu zituen Euskal Herrian. Batetik, badirudi euskaldun biztanleak hegoaldean ugaritu egin zirela, Arabako hegoaldean, Errioxa, Burgos eta Sorian eta Nafarroako erdialdetik hegoaldera. Bestetik, Bizkaiko mendebaldean, Enkarterrian, hiztun erromanikoak sartu zirenez, bertako hainbat tokitako euskara desagertu egin zen.

 

Enkarterria Enkarterria

                                                                                                                                                      Hasiera


XI. eta XII. mendeak. Gaztelako Erresumak Bizkaia (1180), Araba (1199) eta Gipuzkoa (1200) bereganatu zituen. Sarritan interpretatzen da gertaera hauek ekarri zutela euskal administrazioen hizkuntza ofizial gaztelania izatea.

 


1539. Frantziako Frantzisko I.ak, Villers-Cotterêt izeneko ordenantzen bidez, frantsesa ezarri zuen Ipar Euskal Herriko hizkuntza ofiziala gaskoiaren ordez.


1545.  Bernard Etxepare apaiz baxenabartarrak euskarazko lehen liburua eman zuen argitara: Linguae Vasconum Primitiae.

 

Linguae Vasconum Primitiae (esteka leiho berri batean irekiko da)  Linguae Vasconum Primitiae

 


1563. Protestantismoaren aurrerakadari aurre egiteko, Trentoko Kontzilioak dekretu bidez berretsi zuen kristau-ikasbidea eta predikazioa euskaraz eman beharra. Handik aurrera katixima, dotrina eta liburu ugari argitaratu ziren euskaraz.


1571Leizarraga higanotak Testamentu Berria euskaratu zuen, Nafarroako Joana III.a Albretekoa erreginaren eskariz.

 

Testamentu Berria (esteka leiho berri batean irekiko da)  Leizarragaren Testamentu Berria

                                                                                                                                                          Hasiera


XVII. mendea. Merkataritza gune handietan XVI. mendean hasitako erromanikoaren zabaltzea areagotu egin zen. Halaber, Nafarroako eta Arabako ukipen-aldeetan gaztelaniak euskarari gaina hartzen jarraitzen du poliki-poliki.



XVIII. mendea. Euskarak atzerakada garrantzitsua izan zuen Arabako Lautadan, besteak beste Gasteizko hiria gailendu zelako inguruko lurraldeen aldean, eta oro har Arabako lurralde historiko osoan. Ipar Euskal Herrian, bestalde, Iraultza Frantsesaren garaipenak (1789) euskal foruak deuseztatu zituen; geroago, 1793an, frantsesa nahitaez erabiltzeko betebeharra ezarri zen legez.



XVIII. mendea. Euskarak lurralde zati handi bat eta hiztun-kopuru handi bat galdu zituen Nafarroan. Bestalde, euskaldunen Amerikarako joerak Euskal Herriko nekazaritza-gune askotan euskaldunenetan beraz eragin handia izan zuen. Mendearen bukaera aldean, gainera, Euskal Herriaren historia garaikidea markatuko zuten gertakari erabakigarriak izan ziren: foruak deuseztatzea, industrializazioaren hasiera eta euskal nazionalismoaren eta sozialismoaren hastapenak.



1914.  Lehenengo ikastola sortu zen, Donostian.

 


1918.  Euskaltzaindia-Euskararen Errege Akademia sortu zen.

 

Euskaltzaindiako egoitza (esteka leiho berri batean irekiko da) Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitza

 


1920.  Bizkaiko Aldundiak Auzuneko Eskolak sortu zituen, ikasle euskaldunei irakaskuntza elebiduna emateko ikastetxeak.

                                                                                                                                                          Hasiera


1936.  Espainiako Gerra Zibila piztu zen.

 

Gerra Zibila Euskadin Gerra Zibila Euskadin

 


1936. Lehenengo Eusko Jaurlaritza sortu zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zuela, eta lehenengo Euskal Autonomia Estatutua, non euskara hizkuntza ofizialtzat jotzen baita.

 

Euzkadi Pezeta 2 Eusko Jaurlaritzak 1937an kalean jarri zuen pezeta biko txanpona

 


1939. Espainiako Gerra Zibilaren amaiera. Deuseztatu egin ziren bai Espainiako Errepublika bai euskararen ofizialtasuna jasotzen zuen Euskal Autonomia Estatutua.

 


1960. Urte horretatik aurrera, euskararen eta euskal kulturaren berpizkunde berri bat bizi izan zen hamarkada horretan. Hainbat ikastola sortu ziren, helduen euskalduntze eta alfabetatze mugimendua jaio zen, euskara batuaren oinarriak finkatu ziren, euskarazko irrati eta aldizkariak, kantariak, bertsolariak eta idazleak ugaritzen hasi ziren.

 

Ez dok hamahiru Ez dok Amairu kultur taldea

                                                                                                                                                        Hasiera


1978. Espainiako Konstituzioa onartu zen. Bertan, gaztelania ezagutzeko betebeharra eta euskara erabiltzeko eskubidea xedatu ziren.

 


1979. Euskal Autonomia Estatutua onartu zen. Bertan jasotzen denez, euskara, gaztelaniarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoaren hizkuntza ofiziala da.


1980. Bigarren Eusko Jaurlaritza osatu zen.


1980. Euskal Herriko Unibertsitatea sortu zen.

                                                                                                                                                                 Hasiera


1982. Euskararen erabilera arautzen duen Legea onartu zen eta Euskal Irrati Telebista sortu zen. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoa onartu zen, zeinak euskararen ofizialtasuna aitortzen duen Nafarroako eremu euskaldunetan.

 

Euskararen LegeaEuskararen Erabilera Arautzeko Legea

 


1983. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan irakaskuntza elebidunen ereduak arautu ziren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia sortu zen.

 


1986. Nafarroan Euskarari buruzko Foru Legea onartu zen.


1988. Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia sortu zen eta irakaskuntza elebiduneko ereduak onartu ziren.

                                                                                                                                                                Hasiera


1989. Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu zen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortu zen.



1990. Euskaraz editatutako egunkari bakarra argitaratu zen, Euskaldunon Egunkaria. (2003an agindu judizial baten bidez itxi egin zuten. Ahalegin handi bati esker eta herritarren parte hartze zabala dela medio, Berria eman zen argitara)

 

Berria (esteka leiho berri batean irekiko da)Berria

 


1998. Gobernu Kontseiluan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zen.

 

EBPN EBPN

 
                                                                                                                                      Hasiera
                                                                                                                                                       

Euskadi, auzolana