

Belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntzak ibili duen bidea nolakoa izan den erakusteko, antzinatik hasi eta gaur egunera helduta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak euskararen bilakaeraren berri emango duen material-bilduma sortu du, eta Euskara Mintzagai izenarekin bataiatu.
Ekintzabide honek bi adierazpide izango ditu sarean. Batetik Euskara Mintzagai liburu bilduma, eta bestetik Euskara Mintzagai, usteak eta iritziak saila.
|