Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Logoa. Aplikazio sektorialak. Sektore publikoa

HERRI ADMINISTRAZIOA

Herritarrak Herri Administrazioaren zerbitzuetan sartzeko ahots-baliabide automatikoa da. Horrela, herritarrek egunean 24 orduz zabalik izango dute Herri Administrazioaren zerbitzuetara jotzeko zerbitzu hori, edozein lekutan egonik ere.

  • Trafiko-informazioa, auto-ilarak, obra-tarteak, istripuak eta abar.
  • Garraio publikoko ordutegiak.
  • Prestazioen eskaerak eta erregistro-zerbitzuak.
  • Kontsumitzaileentzako informazioa.
  • Polizia eta ordena publikoko zerbitzuak: salaketak, informazioa eta abar.

HEZKUNTZA

Ikasleak ikastetxeetako zerbitzuetara ahotsaren bidez sartu ahal izango dira, eta honakoa egin ahal izango dute:

  • Informazio orokorra kontsultatu: kokapena, ikasketak, zerbitzu orokorrak, albisteak, eta abar.
  • Azterketen datak eta emaitzak kontsultatu.
  • Egiaztagiriak eta titulazioak eskatu.

OSASUNA

Transkripzio medikoei lotzen zaizkien kostuak murrizteko elkarrizketa bidezko irtenbideetan oinarritzen dira, batik bat, osasunaren sektoreko aplikazioak.
Osasun-arloko profesionalek mezularitza-zerbitzuetan ahotsaren bitartez sartzeko aukera izango dute eta, horrela, honakoa egin ahal izango dute:

  • Gaixoen zerrenda kontsultatu eta ahotsaren bidez deitu.
  • Posta elektronikoa entzun eta posta telefono bidez bidali.
  • Eguneko hitzorduak administratu eta hitzorduekin lotzen den informazioa eskuratu.
  • Erantzungailu automatikoaren zerbitzuan sartu.

ORGANISMOAK / ELKARTEAK

Organismoen eta elkarteen arloan, aplikaziorik erabilgarrienak organismoaren berri ematen duten ahots-atarietan dautza. Honakoa egiteko aukera ematen dute:

  • Antolakundearen berri jasotzeko aukera, albisteak, jarduerak, izena emateko modua eta abar.

Minusbaliatuen elkarteen kasuan, minusbaliatuei ahots-teknologiek ematen dizkieten erraztasun guztiak eskaintzeko aukera izango da.


 

Azken eguneratzea: 2005/07/15

Aurkezpena.

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Euskadi, auzolana