Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Logoa. Enpresentzako onurak

Ahots-teknologiako aplikazioak garatzen dituzten enpresek eta teknologia horietan oinarritutako zerbitzuak egiten dituzten enpresek beren produktuetan eta zerbitzuetan euskara barne hartzeko aukera dute orain. Horrela, honako onurak izango dituzte:

  • Bezeroaren gogobetetasuna areagotzea: sistema batean telefonoz sartzen diren bezeroek berehalako eta kalitateko erantzuna behar dute, beren premietara bideratuko den eta itxaronaldiak saihestuko dituen erantzuna behar dute; hala, informazioa azkar eskuratu ahal izango dute, eta sistema berriro erabiliko dute.

  • Kostuak murriztea: zerbitzuak automatizatzen badira, eta deien iraupena diseinu azkarra eta naturala duten menu eraginkorren bidez laburtzen bada, kostuak murriztea lortzen da. Ahotsaren bitartez aktibatzen diren informazio-menuen automatizazio handiaren ondorioz, kostuak arras murrizteko aukera dago, eta giza baliabideak balio erantsi handiagoko zereginetara bideratu ahal izango dira.

  • Merkataritza-onurak: telefonia automatikoko sistemak bi alderditan zaizkie oso onuragarri sistema horiek dituzten enpresei. Batetik, irudi korporatiboa hobetzen da, eta, bestetik, automatizazio telefonikoari esker, kanpoaldera beste komunikazio-bide bat zabalduko duten zerbitzu osagarriak eskain daitezke (informazioa, salmentak... )

  • Lehiakortasuna gehitzea: ahots-zerbitzua eskaintzea lehiari aurre egiteko oso onuragarria izan daiteke; lehiakortasuna areago dezake. Izan ere, zerbitzuetara jotzeko prozesua bizkortzen da; konponbidea oso epe laburrean garatzen da, eta oso azkar jartzen da abian, plataforma baten bitartez. Gainera, zerbitzua urteko egun guztietan eta 24 orduz dago erabilgarri.


Azken eguneratzea: 2005/07/15

Aurkezpena.

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Euskadi, auzolana