Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Logoa. Aukerak. Ahotsa sarean ezagutzea

Ahotsa sarean ezagutzeko bi motore daude eskura: "OpenSpeech Recognizer" eta "RealSpeak Text to Speech".
 
 
OpenSpeech™ Recognizer (OSR) sistema da ASR sistemarik zehatzena, eta sistema horrek du negozioetan errendimendurik onena, telefono bidezko arretako zerbitzuak automatizatzeko erabil daiteke-eta. Duela gutxi, SpeechWorks-ek OSR 3.0 merkaturatu zuen, eta bertan SpeechPearl 8/XMLren funtzionalitateak eta ezaugarriak OSR 2.0rekin integratu zituzten. Sortzen den ezagutzailea oso malgua da, edozein motatako elkarrizketa ezagut dezake, galdera guztiz irekiei ("Kaixo. nahi duzu laguntzea gaur?") erantzuteko oinarrizko ezagutze-zereginetatik hasita ("esan ezazu mesedez bai edo ez.") -SpeakFreely®-, milioi bat artikulutako zerrenda ezaguna maneiatzera arte (adibidez, telefono bidezko laguntzak sistematizatzeko). Horrez gain, OSR 3.0k 29 hizkuntza ditu erabilgarri eta, hortaz, hizkuntzen tratamenduan merkatuan dagoen aukerarik handiena eskaintzen du.
 
RealSpeak™ Text to Speech. Telefono bidezko edozein elkarrizketatan, informazioak bi noranzkoetan jario behar du. TTSri esker, aplikazioek zuzenean eta dinamikoki hitz egin dezakete bezeroekin, operadore bizirik gabe eta mezu-liburutegiak garatzearen eta mantentzearen mugarik eta kosturik gabe. Ahots-aplikazioak naturalagoak direnean eta elkarrizketarako joera handiagoa dutenean, kalitaterik handieneko TTS eskatzen da, elkarrekintza eraginkorragoak eta pertsonalagoak bermatzeko.

Enpresak ziur daude beren bezeroek entzuten duten irteera mintzatu oro kalitaterik handienekoa dela, eta bat datorrela korporazioaren nortasunarekin. RealSpeak-ek baldintza horri erantzuten dio.

 

Azken eguneratzea: 2005/07/18

Aurkezpena.

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Euskadi, auzolana