Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Logoa. Adituri buruz

Eusko Jaurlaritzak, Aditu  programaren bitartez, euskarazko ahotsa ezagutu eta sintesia egiteko motoreak gara daitezen eta ezar daitezen sustatu nahi du.
 
Motore horietan oinarrituta, askotariko aplikazioak garatu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko enpresentzat eta administrazioentzat. Aplikazio horiei esker, enpresa eta erakunde horiek beren zerbitzuak eta produktuak ahots-teknologiaren bitartez euskaraz ere eskaini ahal izatea lortu nahi da. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak aukera horretaz balia daitezkeen eta interesa duten enpresei eta erakundeei erraztasunak emango dizkie bideragarritasun-txostenak egiteko. Txostenak 012 telefonoaren bitartez eskatu ahal izango dira.
 
Horrela, euskara hizkuntzaren teknologien esparruan finka dadin eta munduko hizkuntzarik mintzatuenen mailan koka dadin lortu nahi da. Gainera, euskara Informazioaren Gizartean  benetan hedatuko duten bitartekoak sor daitezen sustatu nahi da.

 

Azken eguneratzea: 2005/07/18

Aurkezpena.

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Euskadi, auzolana