Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Aditu programaren inguruko jardunaldi teknikoa Bilboko Euskalduna Jauregian, ekainaren 9an, goizeko 9:00etan

Kultura Sailak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, atsegin handiz aurkezten dizu Aditu Programaren inguruko jardunaldi teknikorako prestatutako egitaraua. Jardunaldia, dakizunez, ekainaren 9an izango da, goizeko 9:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko A2 Aretoan.

Jardunaldiaren helburua, aurreko gonbidapenean aipatzen zen bezala, Aditu programak azken urtean izan duen bilakaera ezagutzera ematea da. Programa honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, euskarazko ahotsa ezagutzeko eta sintesia egiteko motoreen aplikazioen garapena bultzatu du.

Parte hartuko baduzu, gogorarazten dizugu 944 310 717 telefonora deitu dezakezula edo m-abasolo@ej-gv.es helbidera idatzi.


Hizlariak:

  • Miren Azkarate Villar. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua.
  • Jose Maria Iruarrizaga Artaraz. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailaren foru diputatua.
  • Maria Mutuberria Zabala. Eusko Jaurlaritzako Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko zuzendaria.
  • Johan Smolders. SpeechWorks Solutions lerroko Negozio Garapenaren zuzendaria (Nuance).
  • Alex Huggings. Europa-Afrikako ingeniari arduradun tekniko-komertziala (Nuance).
  • Patxi Baztarrika Galparsoro. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.


Agenda:

  •  9:00 Parte-hartzaileen harrera.
  •  9:30 Agurra
  •  9:45 Aditu-ren ezarpena Bizkaiko Foru Aldundiko errenta kanpainan.
  • 10:30 Nuance-ren euskarazko produktuen aurkezpen praktiko-komertziala.
  • 11:15 Etenaldia-Kafea.
  • 11:45 Hainbat herrialdetako esperientziak.
  • 12:30 Ahots teknologiak herritarrentzako arreta zerbitzuetan.
  • 13:15 Galde-eskeak.
  • 13:30 Jardunaldiaren amaiera.
Azken eguneratzea: 2006/06/01

Aurkezpena.

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Zure enpresan Aditu behar al duzu? Bideragarritasan-txostena eskatu!

Euskadi, auzolana