euskadi.eus

Hasiera

Euskarazko softwarea: Bulegotika

Itzuli

Office 2007 interfaze-paketea instalatzeko laguntza
- Xehetasunen azalpen bizkorra -

Fitxategi-izena: LanguageInterfacePack.exe Bertsioa: 1 Argitalpen-data: 2008/04/04 Hizkuntza: Euskara Deskargaren tamaina: 16.2 MB Deskargatzeko denbora gutxi gorabehera: 40 min 56K Telefono-konexioa (56K)DSL/ Kablea (256K)DSL/ Kablea (768K)T1 (1.5M) 40 min

- Informazio orokorra -

'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-k euskarazko erabiltzaile-interfazea eskaintzen du honako aplikazio hauetarako:

  • Microsoft Office Excel 2007
  • Microsoft Office Outlook 2007
  • Microsoft Office PowerPoint 2007
  • Microsoft Office Word 2007
- Sistema-eskakizunak -
  • Onartzen diren sistema eragileak: Windows Vista; Windows XP Service Pack 2
  • Behar den softwarea: Excel, Outlook, Powerpoint edo Word dituzten Microsoft Office 2007 paketeen gaztelaniazko bertsioa.
  • Diskoan behar den lekua: Une honetan instalatuak dauden Office 2007ko programek hartzen duten lekuaz gain, 20 megabyte (MB) behar dira libre disko gogorrean.
- Jarraibideak -

Deskargatze hau instalatzeko:

  1. Deskargatu LanguageInterfacePack.exe fitxategia Deskargatu botoian (goian) klik eginez eta fitxategia zure disko gogorrean gordez.
  2. Instalazio programa abiarazteko, egin klik bikoitza disko gogorreko LanguageInterfacePack.exe programa-fitxategian.
  3. Jarraitu pantailako jarraibideei instalazioa osatzeko.
  4. Instalatu ondoren, C:\Program Files\Common Files\microsoft shared\OFFICE12\LCID\LIPread.htm-n aurkituko duzu Microsoft Office 2007 Language Interface Pack-i dagokion IrakHau fitxategia
  5. Ez dago onartua Office 2003 Language Interface Pack duen Office 2003, Office 2007ren hizkuntza-interfazearen paketea duen Office 2007ra eguneratzea. Office 2003ren oinarrizko instalazioa Office 2007 Language Interface Pack duen Office 2007ra eguneratu nahi baduzu, honako hau egin behar duzu:
    • Desinstalatu Office 2003 Language Interface Pack
    • Exekutatu Office 2007ren instalazioa eta hautatu Eguneratu aukera.
    • Office 2007ren instalazioa burutu denean, instalatu eta ezarri Office 2007ren hizkuntza-interfazearen paketea
- Erabilera-jarraibideak -

Zure erabiltzaile-interfazea 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-ko hizkuntzara aldatzeko, jarraitu honako urrats hauei:

  1. Abiarazi Microsoft Office 2007ren hizkuntza-ezarpenak, Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office-ko tresnakmenuan.
  2. Hautatu Bistaratze-hizkuntza fitxa, eta 'Bistaratu Microsoft Office-ko menuak eta elkarrizketa-koadroak hizkuntza honetan:' goitibeherako zerrendan, hautatu bistaratu nahi duzun hizkuntza. Hautatu duzun hizkuntzak izan beharko luke, aurrerantzean, bistaratze-hizkuntza lehenetsia.
  3. Bistaratze-hizkuntza fitxan badago aukera Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratzearekin bat etorrarazteko. Windows-en uneko hizkuntza agertuko zaizu. Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratzearekin bat etortzea nahi baduzu, hautatuEzarri Microsoft Office-ren bistaratzea Windows-en bistaratze-hizkuntzarekin bat etortzekokontrol-laukia. Ezarpen horrek Bistaratu Microsoft Office-ko menuak eta elkarrizketa koadroak zerrendan egindako aukera baliogabetzen du.
  4. Editatze-hizkuntzak etiketan, hautatu gaitu nahi duzun hizkuntza Erabilgarri dauden editatze-hizkuntzak zerrendan, eta egin klik Gehitu aukeran. Hautatu duzun hizkuntzak Gaitutako editatze-hizkuntzak zerrendan agertu beharko luke.
  5. Editatze-hizkuntzak etiketan, hautatu editatze-hizkuntza nagusia izatea nahi duzun hizkuntzaEditatze-hizkuntza nagusia zerrendan.
  6. Egin klik Ados botoian.

Hautatu dituzun hizkuntza-ezarpenek Office-ko aplikazioak abiaraziko dituzun hurrengo aldian izango dute eragina.

Oharra: Laguntza ezin da 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara'-ko hizkuntzara aldatu. Laguntza beti geldituko da jatorrizko instalazioaren hizkuntzan.Ezarri beti goitibeherako zerrendako bistaratze-laguntza oinarrizko hizkuntzan.

- Deskargatze hau kentzeko -

Jarraitu urrats hauei Windows XP Home edo Professional Edition-en:
  1. Irten programa guztietatik.
  2. Egin klik bikoitza Gehitu edo kendu Programak ikonoan, Windows-en kontrol-panelean.
  3. Egin klik Microsoft Office Language Interface Pack 2007 aukeran, Instalatuta dauden programak koadroan, eta ondoren egin klik Kendu botoian.
  4. Jarraitu pantailako jarraibideei.
Jarraitu honako urrats hauei Windows Vista-n:
  1. Irten programa guztietatik.
  2. Egin klik bikoitza Windows-en kontrol-paneleko ikono honetan: Programak eta eginbideak.
  3. Desinstalatu edo aldatu programa bat aukeran, egin klik 'Microsoft Office Language Interface Pack 2007 – Euskara' elkarrizketa koadrokoInstalatuta dauden programak aukeran, eta ondoren egin klik Desinstalatu aukeran.
  4. Jarraitu pantailako jarraibideei.
Azken eguneratzea: 2016/08/03
Euskadi, auzolana