Euskara

euskadi.eus

Hasiera

IDAZPURUDUN ORRIAK ETA GUTUN-AZALAK

Agiri-ereduen bankua

Enpresaren datuak

Idazpurudun orrietan enpresaren datuak txertatzen dira: helbidea, telefono- eta fax-zenbakiak eta helbide elektronikoa.
Batzuetan, orriaren goiko partean, logotipoaren ondo-ondoan, kokatzen dira datuak. Beste batzuetan, orriaren beheko partean kokatzen dira. Azken batean, diseinu kontua da eta erakunde bakoitzak erabakiko du nola antolatu honelakoetan eman beharreko informazioa.

Helbidea

Honako hau da helbidea idazteko modu egokia:

Aralar kalea 6, 5.B
489011 Bilbao

(kalea, zenbakia eta pisua)
(posta-kodea eta herria)

Helbidea adierazten dugunean, kaleen eta herrien izen ofizialak idaztea komeni da.
Atearen letra maiuskulaz idatzi behar da:

Manuel Iradier 7, 3.a
Manuel Iradier 7, 3.A

(hirugarren solairuan bizi da)
(hirugarren solairuan bizi da, A letran)

Bestalde, adibidean ikusten denez, posta-kodeak ez darama punturik, hain zuzen ere, kodea delako eta ez zenbakia.

Telefonoa eta faxa

Euskaraz zenbakiek puntua daramate milakoen ondoren, urtea, telefono-zenbakia edo kodea adierazi ezean. Bestalde, kontuan izango dugu, telefono- edota fax-zenbakiak hirunaka antolatu behar direla.

Faxa / Fax: 945 285 369
Tel.: 696 741 846

 

Azken eguneratzea: 2007/04/17
Euskadi, auzolana