Euskara

euskadi.eus

Hasiera

MEZU ARRUNTEN ERROTULUAK

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Diseinua zaindu

Diseinua oso garrantzitsua izango da, errotuluaren erakargarritasuna guztiz baldintzatuko duelako. Beraz, testuari ez ezik, testu hori aurkezteko moduari ere erreparatuko diogu, eta nahi izanez gero, irudiak eta ikurrak txertatu ahal izango ditugu.

Euskara nola nabarmendu

Bestetik, errotulu elebiduna sortu behar badugu, euskarazkoa goiko partean ipiniko dugu lehentasuna emateko. Tipografia ere erabil daiteke euskara nabarmentzeko, letra tamaina handiagoa edota letra lodia erabiliz.

adibide

%50eko deskontua sukaldeko altzarietan

50% de descuento en armarios de cocina

Euskara jatorra eta zuzena erabili

Edozein testu idazterakoan, kontuan izango dugu hitzez hitzeko itzulpenak ez direla beti egokiak izaten. Hortaz, euskarazko testua idazterakoan, formula jator, argi eta naturalen alde egingo dugu.

ejemplo

Guztion segurtasunerako, lokal honetan 200 lagun sar daitezke gehienez.

Por su seguridad, el aforo de este local es de 200 personas

Bestetik gogoratu, euskaraz mugatu egin behar ditugula hitzak:

ejemplo

KONTUZ!

PRODUKTU ARRISKUTSUA

¡Atención!

PRODUCTO PELIGROSO

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/03/16
Euskadi, auzolana