Definizioa
Ohiko mezuak biltzen dituen errotulua da. Hau da, errotulu hauek ez dira jarduera jakin baterako soilik erabiliko, izan ere, oso eremu ezberdinetan ageri dira.
Testua laburra eta zehatza izan ohi da eta errotuluaren helburua era askotakoa izan daiteke: bezeroa erakartzea, langileei zerbait gogoraraztea, arriskuren baten aurrean jendea jakinaren gainean ipintzea...