Estilo aholkuak
Diseinua zaindu
Diseinua oso garrantzitsua izango da, errotuluaren erakargarritasuna guztiz baldintzatuko duelako. Beraz, testuari ez ezik, testu hori aurkezteko moduari ere erreparatuko diogu, eta nahi izanez gero irudiak eta ikurrak txertatu ahal izango ditugu.
Euskara nola nabarmendu
Bestetik, errotulu elebiduna sortu behar badugu, euskarari lehentasuna emango diogu aurretik kokatuz. Tipografia ere erabil daiteke euskara nabarmentzeko, letra tamaina handiagoa edota letra lodia erabiliz.
Arrandegia / Pescadería
Arrandegia
Pescadería
ARRANDEGIA
PESCADERÍA
Euskara jatorra eta zuzena erabili
Establezimenduaren izen generikoa idaztean, kontuan izango dugu hitzez hitzeko itzulpenak ez direla beti egokiak izaten. Hortaz, euskarazko testua erredaktatzerakoan, formula jator eta naturalen alde egingo dugu.
Igeltsero-lanak
Albañilería
Lexiko egokia erabiltzeaz gain, gramatikari dagokionez, zuzen idatzi behar da. Esaterako, behin baino gehiagotan ikusi ditugu horrelako testuak:
aholkatuta
▼ Okindegi
▼ Panadería
|
▼ Kafetegi
▼ Cafetería
|
▼ Ile-apaindegi
▼ Peluquería
|
Horrelakoak guztiz okerrak dira, euskaraz hitzak mugatu egin behar ditugulako.
utzarazita
▲ Okindegia
▼ Panadería
|
▲ Kafetegia
▼ Cafetería
|
▲ Ile-apaindegia
▼ Peluquería
|
utzarazita
▲ Igeltsero-lanak
▼ Albañilería
|