Euskara

euskadi.eus

Hasiera

ATALEN ERROTULUAK

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Diseinua zaindu

Diseinua oso garrantzitsua izango da, errotuluaren erakargarritasuna guztiz baldintzatuko duelako. Beraz, testuari baino, testu hori aurkezteko moduari erreparatuko diogu, eta nahi izanez gero, irudiak eta ikurrak txertatu ahal izango ditugu.

Euskara nola nabarmendu

Bestetik, errotulu elebiduna sortu behar badugu, euskarari lehentasuna emango diogu goiko partean kokatuz. Tipografia ere erabil daiteke euskara nabarmentzeko, letra tamaina handiagoa edota letra lodia erabiliz.

Idazkaritza / Secretaría

Idazkaritza
Secretaría

IDAZKARITZA

SECRETARÍA 

Euskara jatorra eta zuzena erabili

Lexiko egokia erabiltzeaz gain, gramatikari dagokionez, zuzen idatzi behar da. Esaterako, behin baino gehiagotan ikusi ditugu horrelako testuak:

aholkatuta

Biltegi
Almacén

Jantoki
Comedor

Baserriko produktu
Productos de caserío

Horrelakoak guztiz okerrak dira, euskaraz hitzak mugatu egin behar ditugulako.

utzarazita

Biltegia
Almacén

Jantokia
Comedor

Baserriko produktuak
Productos de caserío

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/03/29
Euskadi, auzolana