euskadi.eus

Hasiera

Literatura unibertsala

Altxor uhartea

Altxor uhartea
Zenbakia: 9
Egilea: Stevenson, R.L.
Jatorrizko izenburua: Treasure island
Itzultzailea: Garikano, Maria
Argitalpen-urtea: 1991
ISBN: 84-7992-043-2
Orri-kopurua: 272
Biografia:

Robert Louis Balfour Stevenson Edinburghen jaio zen 1850ean, eta Ingeniaritza eta Zuzenbide ikasketak egin bazituen ere, idazle bezala bizitzea erabaki zuen gaztetatik. Asko bidaiatu zuen eta toki askotan bizi izan zen, alde batetik bere biriketako gaitzarentzat klima egokia bilatzen zuelako eta bestetik, zalantzarik gabe, bidaiak eta abentura bere nobeletako protagonistei adina gustatzen zitzaizkiolako. Azken urteak Samoan igaro zituen patriarka moduko bat bihurtuta. Samoan bertan hil zen 1894an.

Hauek dira Stevensonen libururik ospetsuenak: New arabian nights, The Master of Ballantrae (Xabier Olarrak euskaratua: Ballantraeko Premua, Igela, 1994), The strange case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde (Imanol Galarretak euskaratua: Dr. Jekyll eta Mr. Hyde, Txertoa, 1990), etab.

Fitxa:

Altxor uhartea altxor baten bila egindako espedizioaren narrazioa da, mutiko batek –Jim Hawkinsek, abenturaren protagonistetako batek– kontatua. Bukanierrak, itsas-erauntsiak, ozeanoko uharte galduetan abandonatutako piratak, urre lurperatua... elementu horiek osatzen dute Altxor uhartea, Stevensonen abenturazko nobelarik ospetsuena.

Altxor uhartea klasiko bat da abenturazko nobelen artean. "Abentura nobelen artean ederrena", Marcel Schowben hitzetan. Stevensonek bere prosa samur eta erakargarriaz kontatzen dituen istorioak edozein gaztetxo liluratzeko gai dira. Eta ez bakarrik gaztetxoak. Edozein adinetako irakurleak goza dezake Stevensonek hain ederki zuzentzen duen tramarekin eta bere pertsonaia ahaztezinekin.

Felipe Juaristik egindako liburuaren kritika. El Diario Vasco, 1993.

R.L. Stevensonen olerkia, Malkaitzek euskaratua. Pamiela, 1984.

Fernando Savaterrek abentura-nobelaren gainean idatzitako artikulua, Karlos Barrentsorok euskaratua. Literatur Gazeta, 1988.

The Robert Louis Stevenson Web Site. Hamaika lotura. Ingelesez.

Euskadi, auzolana