euskadi.eus

Hasiera

Elebide

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua 86/1997 Dekretuak (1997-04-17ko EHAA; pdf, 151,49 kB) arautzen du.

Dekretu honen bidez, Euskararen erabilera arautzen duen 10/1982 Legea eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legea garatzen dira.

Bere 2. artikuluan 86/1997 Dekretuaren eragin eremua zehazten da. Xedapen orokorren ostean, arautzen dira:

  • Lanpostuei dagozkien hizkuntz eskakizunak (7tik 14rako artikuluak).
  • Hizkuntz eskakizunen egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan hauek baloratzeko modua (26tik 40rako artikuluak).
  • Baliokidetasunak eta salbuespen arauak (41etik 52rako artikuluak).
  • Derrigortasun daten zehaztea (20tik 23rako artikuluak).


Dekretuko 13.2 artikuluaren arabera, lanpostuei ezarriko zaizkien hizkuntza eskakizunak hauek dira: 1. HE, 2. HE, 3. HE eta 4. HE.

Dekretuaren Eranskinean hizkuntza eskakizun bakoitzeko hizkuntza gaitasunaren azalpena agertzen da.

Administrazio-atalen sailkapena, helburuen eskala eta euskararen erabilera normalizatzeko planak arautzen dira 15etik 19rako artikuluetan.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretu honen ondorioz, euskararen erabilera normalizatzeko planak taxutu dira herri administrazioeran:

Azken eguneratzea: 2014/01/30

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana