euskadi.eus

Hasiera

Elebide

Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilpena Arautzen duena

Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilpena Arautzekoak, Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan xedatutakoa garatzen du.
(1982-12-16ko EHAA; pdf,250,31 kB).

Konstituzio Auzitegiak, ekainaren 26ko 82/1986 Epaiaren bidez, baliorik gabe utzi zituen 10/1982 Legearen hiru xedapen: 6.2 artikuluko azken esaldia, 8.3 artikulua eta 12.1 artikulua.

10/1982 Legearen helburua euskara eta gaztelaniaren erabilera autonomia erkidegoan arautzea da. Lege honetan berresten da euskara dela Euskal Herriko berezko hizkuntza (2. artikulua), eta gaztelaniarekin batera ofiziala dela Erkidegoko lurraldean (3. artikulua). Botere publikoek neurriak hartuko dituzte hizkuntza dela eta inor baztertuta izan ez dadin (4. artikulua).

5. artikuluaren arabera herritarrek bi hizkuntzak jakin eta erabiltzeko eskubidea dute, ahoz eta idatziz. Artikulu berean herritarrei funtsezko hizkuntza-eskubideak aitortzen zaizkie:

  • Autonomia Erkidegoko lurraldean dagoen Administrazio edo erakunde ororekin ahozko edo idatzizko harremana euskaraz zein gaztelaniaz izateko eskubidea.
  • Ikasketak bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea.
  • Aldizkariak, irrati, telebista eta beste komunikabideen emankizunak euskaraz jasotzeko eskubidea.
  • Lanbidean, lanean, politikan eta sindikalgintzan euskaraz aritzeko eskubidea.
  • Edozein bilkuratan euskaraz aritzeko eskubidea.

Botere Publikoek eskubide horien erabilera bermatuko dute, eraginkorrak eta benetakoak izan daitezen.

Ondoren euskararen erabilera esparru ezberdinetan arautzen da:

  • Euskararen erabilera administrazio publikoan (6tik 14rako artikuluak).
  • Euskararen erabilera irakaskuntzan (15etik 21erako artikuluak).
  • Euskararen erabilera komunikabideetan (22tik 25erako artikuluak).
  • Euskararen gizarte erabilera eta beste alderdi batzuk (26tik 29rako artikuluak).
  • Euskararen erabilera hizkuntza idatzi ofizial gisa (30. artikulua).

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana