euskadi.eus

Hasiera

Elebide

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen. (1980-1-12ko EHAA; pdf, 1,84 MB).

Estatutuaren 6. artikuluan, eta 1978ko Konstituzioaren 3. artikuluaren babesean, Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskarari hizkuntza ofizialaren izaera aitortzen zaio gaztelaniarekin batera, herritarrek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutelarik.

Artikulu horretan bi hizkuntza ofizialen gaineko oinarrizko arauketa egiten da.

Horrela Autonomia Erkidegoko erakundeek, lurraldeko egoera sozio linguistiko anitza kontuan hartuz, bi hizkuntzen erabilera bermatuko dute, haien izaera ofiziala arautuz, eta neurri eta bitartekoak jarriko dituzte bien ezagutza bermatzeko.

Hizkuntza dela eta ez da inor baztertuko.

Euskaltzaindia aholku erakunde ofiziala da euskararen gainean.

Autonomia Erkidegoak estatuko gobernuari eskatu ahal izango dio euskaldunak dauden beste estatuekin kultur harremanak ahalbidetzen dituzten itunak edo hitzarmenak egin ditzan, euskara babestu eta sustatzeko.

Estatutuaren 35. artikuluaren lehenengo eta hirugarren paragrafoetan xedatzen denez, euskararen ezagutza meritu gisa baloratuko da Magistratu, Epaile, Idazkari eta Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileak izendatzerakoan.

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana