euskadi.eus

Hasiera

Elebide

Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena

Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, administrazioarekiko harremanetan herritarren hizkuntza eskubide batzuk onartzen ditu 35.d) eta 36. artikuluetan.

35. artikulua. Herritarren eskubideak.

Herritarrek herri-administrazioekiko harremanetan eskubide hauek dituzte:

d) Norberaren autonomia-erkidegoko lurraldean ofizialak diren hizkuntzak erabil ditzakete, lege honetan eta gainerako ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.

36. artikulua. Prozeduretako hizkuntza.

1. Estatuko administrazio orokorraren prozedurak gaztelaniaz izapidetuko dira. Dena den, interesdunek autonomia-erkidegoan ofiziala den beste hizkuntza ere erabil dezakete, autonomia-erkidego horretan kokatutako estatuko administrazio orokorreko organoetara jotzen dutenean.

Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetutako da prozedura. Prozeduran interesdun bat baino gehiago bada eta hizkuntza bera aukeratzen ez badute, prozedura gaztelaniaz izapidetuko da. Dena den, interesdunek eskatutako agiri edo lekukotasunak beraiek aukeratutako hizkuntzan emango zaizkie.

2. Autonomia-erkidegoetako eta tokiko erakundeetako administrazioek izapidetutako prozeduretan, kasuan kasuko autonomia-legedian ezarritakoari lotuko zaio hizkuntzaren erabilera.

3. Herri-administrazio instrukzio-egileak gaztelaniara itzuli behar ditu agiriak, espedienteak edo horien atalak, autonomia-erkidegoko lurraldetik kanpo ondoriorik izan behar badute, eta interesdunei zuzendutakoak, espresuki hala eskatzen badute. Ez dago itzuli beharrik, gaztelania ez den beste hizkuntza ere ofiziala bada ondorioak izan behar dituzten autonomia-erkidegoan.

Azken eguneratzea: 2014/04/08

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana