euskadi.eus

Hasiera

Elebide

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak

Herri Administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren (1997-04-17ko EHAA; pdf, 151,49 kB) 5. artikuluaren arabera, bost urteko plangintzaldiak daude, eta 19. artikuluan xedatzen denez, euskal herri-administrazioek euskararen erabilera normalizatzeko planak onartu edo egokituko dituzte plangintzaldi bakoitzaren lehenengo urtean.

Dekretu horren ondorioz, bigarren plangintzaldiari (1998-2002) zegokion Plana onartu zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko urriaren 20ko Akordioaren bidez (1998-11-27ko EHAA; pdf, 66,85 kB).

Ondoren, hirugarren plangintzaldian, Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2003-2007 aldirako Plana onartu zuen 2004ko uztailaren 27an egindako bilkuran (2004-09-08ko EHAA; pdf, 347,38 kB).

Gerora, Jaurlaritzaren Kontseiluak IV. Plangintzaldirako (2008-2012) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu zuen (2008-08-07ko EHAA; pdf, 524,36 kB).

Azkenik, 2013ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak V. Plangintzaldiko (2013-2017) Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Nagusia onartu zuen (2014-01-24ko EHAA).

 

Azken eguneratzea: 2014/01/29

Zer da Elebide?

Euskadi, auzolana