Euskara

euskadi.eus

Hasiera

Prestakuntza euskara-plangintzetan

Linguanet eremu sozioekonomikoaren  hizkuntza-normalkuntzan jardun edota profesionalak izan nahi dutenei zuzendutako lineako formazio-egitasmoa da.   

Lan-mundu pribatuko euskara-plangintza oinarrizko ikastaroa da, teorikoa eta tailer praktikoz osatua.

Ikastaroaren hartzaile nagusiak:

  • Euskara-plangintzan aritzeko prestakuntza behar dutenak
  • Enpresetako euskara-teknikariak, koordinatzaileak, euskara-batzordeko kideak
  • Erakunde publikoetako euskara-teknikariak
  • Herrietako euskara eta kultura zinegotziak

Ikastaroak 50 ordu ditu eta gainditzen dutenek agiria jasotzen dute.

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimena da.

 

Autodiagnostikoa

Euskadi, auzolana